Martin Díez Liatzasolokoa

eskultore espainiarra

Martin Díez Liatzasolokoa (Alkiza, 1500 inguru - Bartzelona, 1583) Katalunian eskultore gisa ospetsua izan zen. Egile honi buruaz oso datu gutxi ezagutzen dira: jatorri euskalduna zuen eta Bartzelonan 1527 eta 1578 artean lan egin zuen. XVI. mendeko eskultore nagusietariko bat da.[1] Estiloren ikuspuntutik Pizkundeko egilea da.

Martin Díez Liatzasolokoa
Bizitza
Jaiotza Alkiza, 1500(e)ko hamarkada
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Bartzelona, 1583 (73/83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak eskultorea
Liatzasoro baserriaren aurriak Aldapa bailaran, Martin Diaz de Liatsasoloren jaiotetxea

BiografiaAldatu

Urtetan ez zen bere jaiotze tokia ezagutzen. Gaur egun badakigu Alkizako Liatzasoro baserrian jaio zela.[2] Aitak Otsoa zuen izena eta amak Joana. Aitak eta matrimonioaren hiru semeek, Martin, Pedro eta Joan, Zaragozara emigratu zuten 1510 eta 1520 bitartean. Itxura denez, hiru semeek aitarekin ofizioa ikasi zuten.

1527an Bartzelonara joan zen eta bertan egin zituen bere lanik handienak. 1535ean Paula Boteyrekin ezkondu zen eta seme-alabarik ez zutela izan ematen du, testamenduan ondasun guztiak Bartzelonako Santa Cruz ospitaleari utzi baitzizkion.[3]

Beste artean eskultore hauen eragina izango zuen: Pedro Núñez, Enrique Fernández (1527) eta Damián Forment (1536) (Pobleteko erretaula). Kataluniako leku desberdinetan lan egin zuen: Bartzelona, Terrassa (1539), Moncada y Reixach (1544), Sassari (1548), Castellar del Vallés (1569), Llissá de Munt (1576) eta La Granada (1578).

ObraAldatu

Gutxi gordetzen dira:

Beste lan batzuk egozten zaizkion:

Beste batzuk galdu egin dira:

IruditegiaAldatu

BibliografiaAldatu

  • Triadó, Joan Ramon (1998). «Segle XVI: de l'humanisme culte a l'humanisme reformat». Art de Catalunya, Escultura moderna i contemporània. Bartzelona, L'isard argitalpenak. ISBN 84-89931-03-8.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu