Marta Meyer de Landó

idazle paraguaitarra

Marta Meyer de Landó (Concepción, Paraguai, 1940ko apirilaren 25a - Asuncion, Paraguai, 2005eko azaroaren 10a) paraguaitar arkitektoa eta idazlea izan zen. Asuncion hiriko alaba kutun izendatu zuten Paraguaiko kulturari egindako ekarpenengatik. Lau liburu argitaratu zituen.

Marta Meyer de Landó
Bizitza
JaiotzaConcepción1940ko apirilaren 25a
Herrialdea Paraguai
HeriotzaAsuncion2005eko azaroaren 10a (65 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea

BizitzaAldatu

Concepciónen jaio zen 1940ko apirilaren 25ean. Maribel Canillasen eta Pedro Meyerren alaba.

Saxonia auzoko República de Perú eskolan egin zuen lehen hezkuntzako ikasketak, eta bigarren mailakoak San Carlos lizeoan egin zituen, bietan urrezko domina lortuz. Bigarren hezkuntza, eskolarteko literatura, matematika eta latin lehieketatan saritua izan zen.

Asunciongo Unibertsitate Nazionalean (UNA) ikasitako arkitektoa izan zen, lanbide horretan arituz hil zen arte, tarteka kultura kudeaketarekin aldizkatuz.

1960ko irailaren 15ean Enrique Raúl Landó ingeniari eta arkitektoarekin ezkondu zen, eta harekin lau seme-alaba izan zituen: Bibi, Enrique, Jorge eta Claudia. Bere seme-alabetako bi ezagun bihurtu ziren telebistaren eta entretenimenduaren esparruan, Bibi eta Enrique, baita bere bilobetako bat ere, Paul kazetari eta youtuber ezaguna.

Paraguaiko Arkitektoen Elkarteko (APAR), Arkitektoen Foroko, Paraguaiko Idazleen Elkarteko (SEP), Paraguaiko Idazle Elkartuetako (EPA) eta Cabildo Fundazioko kidea izan zen. Mendeurreneko Klubeko Kultura Batzordeko kidea izan zen.

LiburuakAldatu

  • Vivencias y Otras Cosas (ipuinak eta bizipenak, 1994ko iraila).
  • Sin Maquillaje (ipuinak eta kontakizunak, 1998ko apirila).
  • Tiempo de contar (Paraguaiko Emakumezko Idazle Bazkideak elkartekideek idatzitako narrazioa).
  • Apostando a la Vida (hil osteko argitarapena, 2006)

Kanpo estekakAldatu