Marko Dmitrović

futbolari serbiarra

Marko Dmitrović ((serbieraz: Марко Дмитровић, mâːrko dmîtroʋitɕ ahoskatua; Subotica, Serbia, 1992ko urtarrilaren 24a) Eibar Kirol Elkartean atezain gisa jokatzen duen futbolari serbiarra da, bere herrialdeko selekzio nazionalarekin internazionala. Serbiako entrenatzaileak asko konfiatzen du beragan eta horregatik Errusiako 2018ko munduko txapelketara eraman zuen, hori bai, erreserba gisa. Transfermarkt.com orrialdearen arabera bere balio fitxaketen merkatuan 4 milioikoa da (Eibar taldearen 10ena) eta bere klausula 8 milioikoa.

Marko Dmitrović

Bizitza
JaiotzaSubotica1992ko urtarrilaren 24a (32 urte)
Herrialdea Serbia
Hezkuntza
Hizkuntzakserbiera
Jarduerak
Jarduerakgolf-jokalaria eta futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Serbiako futbol selekzio nazionala /
Belgradeko Izar Gorria2010 / 201300
Serbia national under-19 football team2010 / 201290
Serbia national under-21 football team2012 / 2015150
Újpest FC2013 / 2015120
Agrupación Deportiva Alcorcón2015 / 2017
Charlton Athletic F.C.2015 /
Eibar KE2017 /
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Kirol zenbakia1
Pisua94 kilogramo
Altuera194 zentimetro

FIFA: 401177 UEFA: 250005610 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea aldatu

Hastapenak Serbian aldatu

Bere ibilbidea berandu hasi zen, 14 urterekin Belgradeko Izar Gorria taldean sartu zenean eta hango beheko kategorietan egon zen 2010ean adinez nagusi izatera iritsi zen arte. Hala ere, 2010ean Izar Gorriak taldeko lehen taldearen fitxa lortu eta titularra izan behar zenean, lesio larri batek itxi zion bidea eta nahiz eta 2013rarte hainbat saiakera egin zituen sendatzeko, ezin izan zuen.

Atzerriko taldeetan aldatu

Hungariako Újpest taldera joan zen aurrena. Talde honetan izan zuen aukera profesionalki debuta egiteko baina 2 urteetan 12 partidu soilik jokatu zituen eta 2015-16 denboraldirako Charlton Athletic taldeak fitxatu zuen. Liga hartako 5 partidu jokatu zituen arren, fitxa bat gainetik kendu beharra zeukan bere taldeak eta Alcorcónera utzi zuen, Espainiako 2. mailako Madrilgo taldera. Behingoz hemen eduki zuen behar zuen jarraitasuna eta Alcorcón pozik zegoenez bere jarrerarekin, kontratua berritu zuen. Hurrengo denboraldian, partidu guztiak jokatu zituen bat izan ezik eta oso garrantzitsua izan zen bere taldea 2.B mailara ez jaisteko.

Eibar KE aldatu

2017ko udan Eibarrek fitxatu zuen Alcorcóni milioi bat euro ordainduta. Malagaren aurkako partida batean egin zuen debuta eta 0-1 nagusitu ziren armaginak. Aurreneko denboraldi hartan Eibarko jokalari onena izendatu zuten.

Bitxikeria gisa aipatzekoa da 2021eko urtarrilaren 21ean Atlético Madrilen aurkako partidan penaltiz gola sartu zuela, Ligaren historian zazpi atezainek baino ez dute hau lortu. Zoritxarrez eibartarrek partida 1-2 galdu zuten.

Serbiako selekzioa aldatu

Serbiako selekzioarekin 2017an egin zuen debuta eta partida gehien 2019an jokatu zituen, 9 hain zuzen ere.

Taldeak aldatu

Taldea Urteak
  Izar Gorria 2010-2013
  Újpest FC 2013-2015
  Charlton Athletic FC 2015
  AD Alcorcón 2015-2017
  Eibar KE 2017-

Palmaresa aldatu