Mario García Obrero (Madril, 2003ko irailaren 19a) madrildar poeta bat da. Bere burua ezagutzera eman zuen 2021ean Peachtree City olerki-liburuarekin Loewe Fundazioaren Gazte Poesia Saria irabaztean. Espainiako irrati eta telebista publikoan dihardu eta komunikabideetan noizbehinkako kolaborazioak argitaratzen ditu.

Mario Obrero

Bizitza
JaiotzaMadril, 2003 (20/21 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakpoeta

Ibilbidea aldatu

Madrileko periferiako Getafe hirian jaio zen eta bertan bizi izan da, nahiz eta gaur egun Madrileko hirigunera mugitu izan den. Auzoko La Senda institutu publikoan ikasi zuen eta Getafeko kontserbatorioan egin zituen gitarra klasikoko ikasketak. Zazpi urterekin ekin zion idazteari, batez ere Susana Obrero, ama, ipuinlari eta maistrak, bultzatuta. Besteak beste, Jesus Serra Fundazioaren VIII. eta XII. olerkigintza gazte sariak eta XIV. Félix Grande Poesia Sari Nazionala eskuratu zituen. Azkenengo honi esker Carpintería de armónicos liburua plazaratu ahal izan zuen 2018an. 2019an Getafeko Entricíclopes argitaletxearen eskutik Ese ruido ya pájaro poema-bilduma argitara eman zuen, berak eginiko marrazkiekin. Lotura estua osatu zuen Getafeko José Hierro Poesia Fundazioarekin baita Juan Carlos Mestre eta Guadalupe Grande poetekin ere.

2020an urte batez Estatu Batuetan ikasi zuen eta Georgiako estatuko Peachtree City hirian izandako bizipenen harira, Peachtree City liburua idatzi zuen. Honek Loewe Fundazioaren Gazte Saria irabaztea ekarri zion, horrela lehiaketa honen saridunik gazteena bihurtuz. Liburuko olerkiak Atlanta eta Getafe artean idatzi zituen eta bereziki txalotu zuen Antonio Lucas poeta espainiarrak. Hainbat komunikabideetan agertzen hasi zen Espainian poesia-belaunaldi berri baten sorrerak kultura munduan interes handia eragin baitzuen.

Urte horretan bertan Espainiako Eskubide Sozialen eta 2030 Agenda Ministerioaren Gazte Institutuaren eskutik antolatutako gazteentzako Ruta al Exilio ekimenean parte hartu zuen, oroimen historikoa eta sormena jorratzeko. 1939an Katalunian hasitako erbestealdi errepublikanoaren inguruan hausnartzeko 2022an Cerezas sobre la muerte olerkia argitaratu zuen eta bertan eleaniztasuna aldarrikatu nahi izan zuen euskarazko, katalanezko, galegozko eta asturierazko bertso-lerro eta testuak txertatu baitzituen. Halaber, idatzizko eta irudizko poetikak nahastu zituen liburu honetan berak sortutako ilustrazioak gehitu zituen eta.

Radio Nacional irrati katean astero Un poeta en París saioak aurkezten hasi zen eta bertan euskal olerkigintzaren inguruko emanaldi bat prestatu zuen. Televisión Españolako La 1 berak zuzendutako Un país para leerlo programa igorri zuen denboraldi batez eta bitartean, El Mundo, La Marea edo Galiziako Luzes hedabideetan kolaborazioak idatzi zituen. Gainera, Madrilgo Complutense Unibertsitatean Filologia Hispanikoa ikasten du.

Kanpo estekak aldatu