Artikulu hau Eskoriatzako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marin (argipena)».

Marin Eskoriatza udalerriko (Gipuzkoa) mendebaldeko auzo eta elizate bat da, Eskoriatzako zazpi elizateetako bat. 2007an, auzoak 57 biztanle zituen.

Marin
auzoa
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
UdalerriaEskoriatza
INEk ezarritako kodea20034000500
Geografia
Koordenatuak43°00′06″N 2°35′24″W / 43.0015297°N 2.5899282°W / 43.0015297; -2.5899282
Map
Altuera495 m
Demografia
Biztanleria43 (2022)

Mugakideak aldatu

Mugakide ditu ipar eta mendebaldean Arabako Aramaio udalerria; hegoaldean, Gipuzkoako Leintz Gatzaga udalerria: eta ekialdean Eskoriatzako Zarimutz auzoa.


Ondasun nabarmenak aldatu

  • Santa Maria Magdalena parrokia. Erretaula barrokoa duena.
  • Santa Luzia ermita.
  • Estilo neoklasikoko hilerri interesgarria.
  • Baserriak: Isasi (beheko sua sukalde erdian dauka) eta Bidebeti-bekoa, besteak beste.

Garraiobideak aldatu

Eibar eta Gasteiz lotzen dituen AP-1 errepidearen zatiak auzoa zeharkatzen du, eta bertatik igarotzekoa da Euskal Y edo Abiadura Handiko Trena ere, Donostia-Gasteiz tartea zehazki.

Kanpo estekak aldatu