Mariluz Arizmendiarrieta Bakeriza

Mariluz Arizmendiarrieta Bakeriza (Ondarroa, 1967) arraunlaria eta herri kirolaria izan da. [1]

Biografia aldatu

1982an atera zuten emakumeen batela Ondarroan, eta 1983. urtera arte iraun zuen Arizmendiarretak bertan. Hortik, herri kiroletara egin zuen jauzia, Mutrikuko taldera, eta bide horretan murgildutik ibili zen hainbat urtean, beste hainbat emakumerekin batera.

1990. urtean hasi zen sokatiran, eta horrekin batera, beste kategoria batzuk ere probatu zituen. Hamar urte egin zituen, eta urte horietan hainbat ikuskizunetan eta txapelketetan parte hartu zuen, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo. Suiza, Herbereak, Ingalaterra eta Frantziako txapelketetan parte hartu zuen, eta txapelak ekarri zituzten Euskal Herrira. Berton ere lortu zituzten hainbat garaipen erbestera joan ahal izateko. Trontzan, zaku eramaten eta lastoa altxatzen ere aritu zen.

 
Mariluz Arizmendiarreta Bakeriza, sokatira erakustladian. Azken tiratzailea edo "aingura" da.
  1. «Arraunean zein herri kiroletan, emakumeen lekua aldarrikatuz» 11barri (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).