Marie-Éléonore Godefroid

frantziar margolaria

Marie-Éléonore Godefroid (Paris, Fratzia, 1778ko ekainaren 20a – ib., 1849ko ekainaren 9a) frantziar margolari, erretratugile, marrazkilari, akuarelista eta pastelista izan zen. Godefroidek bi domina irabazi zituen Parisko Aretoan, bata 1812an eta bestea 1824an.[1][2]

Marie-Éléonore Godefroid

Bizitza
JaiotzaParis1778ko ekainaren 29a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1849ko ekainaren 9a (70 urte)
Familia
AitaJoseph Ferdinand François Godefroy de Veaux
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Genero artistikoaerretratua

Musicbrainz: 2e654ebe-8a43-4b1b-8c6a-fe1053b8f52c Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Marie-Jacobe van Merle Godefroid eta Ferdinand-Joseph Godefroid senarrak osatutako artista-familia baten biloba da. 1727an Anberesetik Parisera joan ziren. Arte-merkatari eta kontserbazio zaharberritze ofizial gisa lan egin zuten.[2] Godefroidek artelan zaharberritzailea zen aitarekin, Joseph-Ferdinand-François Godefroidekin, ikasi zuen artea. Hamar urte bete zituen arte Louvre jauregian bizi izan zen.[3] Aita hil ondoren, 1788an, bere amak bere gaitasun artistikoak garatu zituen.

Margolari ibilbidea aldatu

1790ean, Jeanne Campango Saint-Germain-en-Laye Institutuan arte eta musika irakaslea izan zen, eta Napoleonen eliteko emakume gazteak trebatzen zituen.[3] 1795ean, guztiz utzi zuen lan hori, pinturan aritzeko. Godefroid Jacques Louis Daviden Davidar estiloan trebatu zen eta olio, akuarela zein pasteletan espezializatutako Jean-Baptiste Isabey margolari frantsesaren ikaslea izan zen.

1805. urtearen inguruan, Godefroid François Gérard baroiaren tailerrean sartu zen, Napoleonen Frantziako margolari garrantzitsuenetako batean, eta 1812an bere bulego eta estudioaren laguntzaile bihurtu zen, baita haren, emaztearen, zein iloben lagun pertsonala ere.[2][4] Gérardekin egindako lanetik, Gobelins tapiz-lantegirako zenbait kopia eta eredu esleitu zaizkio.

Erakusketak aldatu

1800ean, hogeita lau urte zituela, Godefroidek lehen aldiz erakutsi zuen bere lana, eta 1847ra arte, bere erretratuak Parisko Aretoko hemeretzi erakusketatan erakutsi zituen. 1810ean, Portrait en pied des enfans de M.gr le maréchal duc d'Elchingen/Marshall Duke d'Enghiengo haurren erretratuak, Ney Mariscal mozorroz jantzitako haurren gorputz osoaren erretratua erakutsi zuen, mozorroz jantzitako haurrak,.zortzi urteko nagusia, Joseph Napoléon, bigarrena, Louis Louis, eta txikiena, Eugène. Godefroidek bi domina irabazi zituen Parisko Aretoan, bata 1812an eta bestea 1824an.[5]

Erakutsitako beste lan batzuk Rovigo dukearen eta Beauharnaisko Hortense erreginaren seme-alaben erretratuak izan ziren, 1812an eginak, 1819an eta 1822an margotutako Orleanseko dukearen seme-alaben erretratuak, eta 1827ko Orleans jaun berarena eta e Guicheren duke-andrearen. Beste figura garrantzitsu batzuk ere erretratatu zituen, hala nola Aljeriako Abd el-Kader politikaria, Jacques Louis David margolari frantsesa, Jeanne Campan, Madame Staël idazle frantsesa eta Talleyrand eta Lauriston mariskal diplomatiko frantsesak, besteak beste. Godefroidek ere erakutsi ez ziren zenbait erretratu margotu zituen, hala nola Mrs. Oudenarde, Latour Maubourg kondesa, Pierre Rode biolin-jolea eta Camille Jordan matematikaria; haren erretratua Mullierrek grabatu zuen.[6]

Babesei esker bizi iraun aldatu

Gérard-en laguntzari esker, garaiko arazo politikoei aurre egin zien eta artista gisa lanean jarraitu ahal izan zuen. 1837an Gérard hil ondoren, Godefroidek bere historiako koadro bat osatu zuen teknika mistoekin, ilobari bere biografia idazten lagundu zion eta bere aholkulariaren etxean geratu zen emazte alargunarekin. Han, enkarguak jasotzen jarraitu zuen, Notre-Dame du Rosaire koadroa barne, orduan kolonia frantsesa zen Senegaleko eliza baterako.[2]

Godefroid emakume artista ugarietako bat izan zen, Joséphine de Beauharnais frantziar enperatrizak babestutakoa.[4] Kopiatzaile gisa ere lan egin zuen, eta hainbat lan egin zituen Frantziako gobernuarentzat, Luis XVIII.aren eta Karlos X.aren erretratuak barne. Ezkongabea eta seme-alabarik gabea, 1849an hil zen, finantza-independentziara iritsi gabe eta zailtasun ekonomikoekin. Gabetasun horrek zaildu egin zuen bere ondare artistikoa gordetzea eta sustatzea.[2]

Lanak aldatu

Hauexek dira bere obra nagusietako batzuk:[7]

  • Portraits of the Children of Marshall Duke d'Enghien (1810)
  • Portrait of Queen Hortense with her Children (1812)
  • The Royal Princes
  • Portrait of the Princesses Louise and Marie d'Orléans
  • Portrait of the Prince de Joinville
  • Portrait of Madame de Staël

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Larrea, Diana. (2022-04-08). «Marie-Éléonore Godefroid (1778-1849)» Tal día como hoy (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  2. a b c d e Germann, Jennifer. (23 de febrero de 2012). «Tracing Marie-Éléonore Godefroid: Women's Artistic Networks in Early Nineteenth-Century Paris» Studies in Eighteenth-Century Culture 41 (1): 55–84.  doi:10.1353/sec.2012.0013. ISSN 1938-6133..
  3. a b Marie-Eleonore Godefroid and her portraits in the collections of the Musee National des chateaux de Versailles et de Trianon. .
  4. a b DeLorme, Eleanor P.. (2002). «Josephine as patroness of the arts» Art & Architecture Source 162 (3): 132–141..
  5. (Ingelesez) «Marie-Éléonore Godefroid» USEUM (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  6. «Marie-Eleonore Godefroid» www.hellenicaworld.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
  7. (Ingelesez) «Marie-Eléonore Godefroid | 12 Artworks at Auction | MutualArt» www.mutualart.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).

Bibliografia aldatu

  • Charles Gabet, Louis Charles Deschamps, Dictionnaire des artistes de l'école française au xixe siècle: pintura, eskultura, arkitektura, sakongrabatua, diseinua, litografia eta konposizio musikala, Paris, Vergne, 1831, 316-17. or.

Kanpo estekak aldatu