Pratoko katedrala
Pratoko katedrala (italieraz: Duomo di Prato) San Estebani eskainitakoa, Italiako Prato hiriko plaza nagusian dago.
Pratoko katedrala | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Toscana |
Probintzia | Pratoko probintzia |
Italiako udalerri | Prato |
Koordenatuak | 43°52′55″N 11°05′52″E / 43.8819°N 11.0978°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | X. mendea |
Izenaren jatorria | Eztebe |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Prato (en) |
Izena | Eztebe |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Historia eta ezaugarriak
aldatuDuomoa Pratoko eliza zaharrenetakoa da. X. mendean San Ezteberen parrokia izan zeneko lekukotasunak daude. Borgo al Cornio izeneko Pratoko herrigune primitiboko eliza nagusia zen[1].
X. mendetik 15.era bitartean berregituratu zen, baina bere arkitekturak estilo jarraitu eta bateratua du, bere bolumen garbitasunagatik eta Pratoko marmol berdea (serpentina) erabiltzen duten kanpoko apainduraren bikromia dela eta.
-
Duomoa eta bere kanpandorrea.
-
Ate nagusia.
-
Alboko ate bat.
-
Barruko habeartea.
-
Aldare aldeko balaustradak.
Donatelloren pulpitua
aldatuKatedralaren aurrealdeko ertz atean, hego-ekialdera begira, eraikinaren berezitasun ikusgarri bat dago: kanpora begirako pulpitua Donatello eta Michelozzoren obra da, 1428 eta 1438 urteen bitartekoa. Marmolez, brontzez eta mosaikoz osatua, 210 cm garaiko egitura bat da. Aire libreko artelanak Donatelloren eskulturen erreplikak dira egun, jatorrizko erliebeak Pratoko Museo dell'Opera del Duomo delakoan daude[1].
Pulpitu honek funtzio berezi bat du: eliza barruan gordetzen delarik Andre Mariaren Gerriko Santua, Pratoko kristauek miresten duten erlikia preziatu, pulpitua erabiltzen da 15. mendetik, hiriko apezpikuak erlikia hori herriari erakusteko, eta hori gertatzen da Eguberri egunez, Pazko egunean, maiatzaren 1ean, Jasokundearen egunean (abuztuak 15) eta Ama Birjinaren egunean (irailak 8)[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «The Cathedral» www.cittadiprato.it (Noiz kontsultatua: 2020-09-12).
- ↑ (Italieraz) «Ostensione della Sacra Cintola - Corteggio storico» www2.comune.prato.it 2016-07-26 (Noiz kontsultatua: 2020-09-12).