Maria Theresia von Paradis

Maria Theresia von Paradis (Viena, 1759ko Maiatzaren 15a - 1824ko otsailaren 1a) austriar piano-jotzaile eta konpositorea izan zen. Hiru urte zituela ikusmena erabat galdu zuen, baina hori ez zen oztopo izan piano-jotzaile bikain bilakatzeko. Bere ekarpenak funtsezkoak izan ziren bere garaiko musika heziketarako, bereziki itsuentzat. Garai hartako musikagile ospetsuen artean interes handia sortu zuen, Mozartengan eta Haydnengan, besteak beste. Gaur egun, erreferentzia garrantzitsua da musika klasikoaren historian.

Maria Theresia von Paradis

Bizitza
JaiotzaViena1759ko maiatzaren 15a
Herrialdea Austriar Inperioa
HeriotzaViena1824ko otsailaren 1a (64 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Georg Joseph Vogler
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, piano-jotzailea eta abeslaria
Genero artistikoaklasizismoa
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuapianoa
ahotsa

Spotify: 2BboNNLVkfkH1Sx745yQgd Musicbrainz: e88264ab-ec6b-4306-8505-859c555d3a09 Discogs: 1659539 IMSLP: Category:Paradis,_Maria_Theresia_von Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1759ko maiatzaren 15ean jaio zen Vienan eta 1824ko otsailaren 1ean hil zen hiri berean, Maria Teresa enperatrizaren Gorteko Merkataritza Idazkari Inperiala zen Josef von Paradisen eta haren emazte Maria Rosaliaren alaba. Musika heziketa bikaina jaso zuen Leopold Kozeluch pianistaren eskutik, ahots-entrenamendua Vincenzo Righini eta Antonio Salierirekin; teoria musikala Abbé Vogler eta Carl Friberth maisuekin; guztiak ere garaiko musikari nabarmenak. Horiei esker, piano-jole, abeslari, konpositore eta irakasle gisa trebetasun handiak bereganatu zituen.[1]

Gutxienez 40 kontzertu eman zituen Parisen. Esaten denez, Mozartek bere talentua ezagutu zuenean, pianorako kontzertua si bemol maiorrean idatzi zion, K.456, zoritxarrez ez zuen garaiz jaso Parisen emandako kontzertu-biran, eta ezin izan zuen inoiz interpretatu.Von Paradis itsu geratu zen bi eta bost urte bitartean.

Tratamendu ezberdinak egin bazizkioten ere, inork ez zuen bere gaitzaren zergatia aurkitu. Von Stoerk gorteko okulistarik onenak tratatu zuen hamar urtez, eta haren metodoek ez zuten inolako eraginik izan. 1777-1778ko Franz Anton Mesmer mediku alemaniarraren tratamenduari esker, bere egoera hobetu egin zen, nahiz eta aldi baterako bakarrik izan. Horrek gogaitu egin zuen von Stoerk, Mesmerren teknikekin bat ez zetorrena: presio sozial handia egin zien herrialdeko pertsona eraginkorrenei, harik eta Mesmerren tratamendua eten zuten arte Maria Theresiaren kaltetan.

Von Paradisen lagunarteko zirkuluan Mozart familiako musikariak eta Sophie La Roche bezalako literatura-sortzaileak zeuden.

Von Paradis St. Mark hilerrian lurperatu zuten; hala ere, Mozartena bezala, bere hilobiaren kokapena ezezaguna da.[2]

Bizitza publikoa eta bira artistikoak aldatu

11 urterekin bere estreinako emanaldi publikoa izan zen, Pergolesiko Stabat Mater abestuz, eta bera izan zen organoan bere akonpainamendua jo zuena. Enperatrizak bere trebezia eta ahalmena ezagutu zituen, eta heziketa bikaina eman zion, musika-entrenamenduan arreta berezia jarriz. Jose II.ak atzera bota zuen laguntza eta Leopoldo II.ak berriro ezarri zion.

1783ko abuztuan Maria Theresiak Paris eta Londresen bira bat hasi zuen bere ama eta Johann Riedingerrekin batera, bere libretista eta amanuarra. Mozart eta bere familia bisitatu Salzburgon abuztuaren 27an. Ondoren, kontzertuak eman zituen Frankfurten (1783ko urriaren 5ean), Koblenzen (1783ko urriaren 30ean) eta beste herri batzuetan, eta 1784ko martxoaren hasieran iritsi zen Parisera.

Apirilaren 1ean "Concert Spirituel" en agertu zen, eta "Journal de Paris" egunkariak (1784ko apirilaren 4a) hari buruz idatzi zuen: "Batek Maria Theresiari entzun behar dio bere interpretazioaren ukitua, zehaztasuna eta bizitasuna ulertzeko". Urriaren amaieran Paris utzi baino lehen, hamalau agerraldi publiko egin zituen eta Valentin Haüyri, "itsuen aita eta apostoluari", Parisen 1785ean irekitako itsuentzako lehen eskolaren sorreran parte hartu zion. 1784ko azaroan, Paradis Londresera iritsi zen, eta han, besteak beste, gortean, Galesko Printzearen jauregian (Carlton House) eta Professional Concerten (Hanover Square Rooms) jardun zuen. Hala ere, bere emanaldiak ez ziren Parisen bezain onak izan. Europa mendebaldeko hirietan kontzertu ugari eman ondoren, Maria Theresia Vienara itzuli zen 1786an, bidean Berlin eta Pragatik igarota. Errusia eta Italia zeharkatzeko asmoak ez ziren inoiz gauzatu, baina 1797an Pragara itzuli zen "Rinaldo und Alcina" opera ekoizteko.

Pariseko egonaldian pianorako musika konposatzen hasi zen, baita ahots eta teklaturako piezak ere. Ematen zaizkion lehenengo piezak 1777koak dira, nahiz eta sonata-bilduma hau, ziurrenik, Pietro Domenico Paradiesek egina izan. Askotan, Pietro Domenico Paradiesekin nahasten da. Era berean, "Sicilienne" ospetsua, Paradisen lanik onena bezala hartua, bere aurkitzaile Samuel Dushkinen lana da. Garai honetako konpositorearen benetako lan gehienak galdu egin dira. Hala ere, "Zwölf Lieder auf ihrer Reise in Musik gesetzt" bilduma dago, 1784 eta 1786 artean konposatua. 1789. urterako, Maria Theresia von Paradisek denbora gehiago ematen zion konposizioari interpretazioari baino, eta 1789 eta 1797 artean, gutxienez bost opera eta hiru kantata konposatzera iritsi zen.

Lanak aldatu

Lan pedagogikoa aldatu

"Rinaldo und Alcina" -ren porrotaren ondoren, pixkanaka irakaskuntzari gero eta denbora gehiago eskaintzen hasi zen. Parisen, Valentin Haüy ezagutu zuen, bere bizitza jende itsuarentzat lan egiten eman zuena, eta urte batzuk geroago, 1785ean, itsuentzako lehen eskola ireki zuena. Maria Theresiak ikasketa-programa bat garatzen lagundu zion, bere hezkuntza pertsonalean erabilitako metodoetan oinarrituta.

1786rako, bere kontzertista bidea amaitutzat eman zuen, eta Vienara itzuli zen, beranduago Errusian eta Italian birak egiteko asmoa izan zuen arren, inoiz gauzatu ez zirenak. Vienan, bere lagun Johann Riedingerrek berarentzat asmatutako larako-taula baten laguntzaz aritu zen konposizioan. Taulak forma ezberdinak zituen irudi eta altuera musikal bakoitzerako. Ondoren, kopiatzaile batek partitura konbentzional batera transkribatzen zituen konposizioak. Operak, kantatak, koru-piezak, pianorako kontzertuak, ganbera-musika eta pianorako beste obra batzuk idatzi zituen.

1808an, Maria Theresiak bere musika eskola sortu zuen, non pianoa, kantua eta teoria musikala irakatsi zizkien, batez ere neska gazteei. Mariak hezkuntzan parte hartzen jarraitu zuen pixkanaka, pertsona itsuetan espezializatuz. Emakume ospetsu askok irakatsi zuten eskola horretan, ikasle itsuak zein ikusmena zutenak onartzen zituena. Igandero eskaintzen zituen kontzertuengatik aitortu zuten eskola. Horrek Vienako gizarteko kide asko erakarri zituen. 1813. urtera arte jarraitu zuen konposatzen, baina ez zuen inoiz utzi irakaskuntza, bere lehentasun bihurtu baizen.

Mariak laguntza humanitarioa eta artistentzako abegikortasuna ere izan zituen ezaugarri. Mariana Von Martínezen zirkulu berean mugitu zen eta elkar ezagutzen zuten, baina ez dakigu eta ez dago haien topaketa eta elkarrizketei buruzko erregistro zehatzik.

Familiako konexioak oso garrantzitsuak izan ziren Mariaren karrerarako.

Konposizio nagusiak[3] aldatu

  • Ariadne und Bacchus, Groveko melodrama. 1791. urtean galdutako lana.
  • Der schulkandidat, Vienako opereta bat. Lan honen zati bat ere galduta dago, 1792. urtean.
  • Rinaldo und Alcina, Praga. Gaur egun testua bakarrik gorde da, baina musika galdu zen, 1797.
  • Grosse militarische, 1805. urtean galdutako lana.
  • Zwei landliche Opern, 1792. urtean galdutako lana.

Bere musika publikoki Vienan interpretatu zen arren, bere sorkuntzako oso gutxi argitaratu zen bere bizitzan zehar. Bere eskuizkribu asko galdu egin ziren denborarekin. Bere musikaz ditugun erregistro asko osatu gabe daude, eta akademikoek zaila aurkitu dute zehaztea zeintzuk diren bere lanak eta zeintzuk beste norbaitek konposatuak.

Hala ere, gutxienez hogeita hamar obra bereak egindakoak direla baieztatu da, kantatak, bost opera, pieza koralak, pianorako kontzertuak, zazpi sinfonia eta piano eta soketarako musika barne.

1784 eta 1786 artean, biran jarraitzen zuen bitartean, hamabi abesti argitaratu ziren, horien artean "Morgenlied eines armen Mannes", gaur egun bere lanik ezagunenak direnak.

Paradisen melodiek, "Siziliarra" adibidetzat hartuta, inflexio kromatikoak eta esaldien luzapen irregularrak dituzte ezaugarri, eta horrek bere denborarako ohikoak ez ziren atmosferak sortu zituen.

Erreferentziak aldatu

  1. None. (1987). Historical anthology of music by women. Bloomington : Indiana University Press ISBN 978-0-253-21296-2. (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  2. (Ingelesez) «Women & music : a history | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  3. Historical anthology of music by women. Indiana University Press 1987 ISBN 0-253-21296-0. PMC 13945768. (Noiz kontsultatua: 2020-05-20).

Ikus, gainera aldatu