Maria Novolodskaia

txirrindulari errusiarra

Maria Novolodskaia, errusieraz, Мария Новолодская (Veliki Nóvgorod, Errusia, 1999ko uztailaren 28a) txirrindularitzan, pista eta ibilbide modalitateetan lehiatzen den errusiar atleta da.

Maria Novolodskaia

Bizitza
JaiotzaNovgorod1999ko uztailaren 28a (24 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Pisua58 kilogramo
Altuera167 zentimetro
Jasotako sariak

2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen ROC ordezkatzen; brontzezko domina irabazi zuen Madison ekitaldian (Gulnaz Khatuntsevarekin batera)[1]. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.

2020ko Europako Pistako Txirrindularitza Txapelketan bi domina irabazi zituen, zilarra madisonean eta brontzea omniumean. 2019ko Minskeko Europako Jokoetan, brontzezko domina irabazi zuen madison proban[1].

Errepidean, zilarrezko domina lortu zuen 2019ko Europako Errepideko Txirrindularitza Txapelketan, 23 urtez azpiko erlojupekoan[2].

Nazioarteko domina taula aldatu

Pista txirrindularitza aldatu

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2020 Tokio (  Japonia)   Madison
Europar Jokoak
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2019 Minsk ( ) Bielorrusia   Madison
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2020 Plovdiv ( ) Bulgaria   Madison
2020 Plovdiv ( ) Bulgaria   Omnium

Errepide txirrindularitza aldatu

Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
2019 Alkmaar (  Herbehereak)   23 urtez azpiko erlojupekoa

Palmaresa aldatu

2018

  • 3. Errusiako Erlojupeko Txapelketan  

2019

  • 2. 23. urtez azpiko Europako Erlojupeko Txapelketan  

2020

  • 2. Errusiako Erlojupeko Txapelketan  
  • Erciyes mendiko Sari Nagusia
  • Munduko Altuera Handiko Sari Nagusirik onena

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Mariya Novolodskaya». the-sports.org (Ingelesez).
  2. «Mariya Novolodskaya». the-sports.org (Ingelesez).

Kanpo estekak aldatu