Marc Seguin

Marc Seguin (Annonay, Ardèche, 1786ko apirilaren 20a - ibidem, 1875eko otsailaren 24a) frantses ingeniaria izan zen. Burdinazko kableetan eskegitako zubiak eraiki zituen lehenbizikoz, eta hodien bidezko lurrun-makina edo -galdara asmatu zuen. Joseph Montgolfierren, lehen aireko globoaren asmatzailearen, iloba zen. Makinen ikerketan jardun zuen gaztetandik, anaia Camillerekin batean, eta 1822an aurkeztu zuen kableetan eskegitako zubi baterako proiektua. 1824an eraiki zuen lehena Rodano ibaiaren gainean, eta 1826an Saint-Étienne-Lyon burdinbidea eta bideko tunelak eraiki zituen.

Marc Seguin
Seguin.jpg
Bizitza
Jaiotza Annonay1786ko apirilaren 20a
Herrialdea  Frantzia
Bizilekua domaine de Marc Seguin (en) Itzuli
Heriotza Annonay1875eko otsailaren 24a (88 urte)
Hobiratze lekua Annonay
Familia
Familia
Leinua Famille Seguin (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Conservatoire National des Arts et Métiers
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak asmatzailea, ingeniaria eta ekintzailea
Lan nabarmenak Passerelle Marc-Seguin (en) Itzuli
Q60847253 Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Frantziako Zientzien Akademia

1827an hodien bidezko lurrun-galdara asmatu zuen, eta 1829an makina hura erabili zuen George Stephensonek Liverpool-Manchester burdinbideko lehiaketa irabazteko. Ondorengo urteetan hobekuntza handiak egin zizkion bere makinari.

ErreferentziakAldatu