María Vinyals
María Vinyals Ferrés, Markesa Gorria izenekoa (Soutomaior, Galizia, 1875eko abuztuaren 14a - Paris, 1942) idazle eta kazetari galiziarra zen, eta emakumeen eskubideen alde lan egin zuen.[1]
María Vinyals | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Castle of Soutomaior (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Paris, 1942 (66/67 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Juan Jordán de Urríes (en) ![]() Enrique Lluria Despau (1909 - 1928) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, sufragista, kazetaria, sozialista eta feminista |
Kidetza | Madrilgo Ateneoa Real Academia Galega |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() |
Biografia
aldatuMaría Vinyals 1875eko abuztuaren 14an jaio zen, Pontevedra probintziako Soutomaior gazteluan.
Sortzez aristokrata, 1896an Juan Jordán de Urríes Ayerbeko markesarekin ezkondu zen, eta markesa bihurtu zen.[2] Esperientzia horretatik, liburu bat argitaratu zuen 1904an, El Castillo del Marqués del Mos en Sotomayor (Mos Markesaren gaztelua Sotomayorren) izenekoa.
Emilia Pardo Bazán, María Barbeito eta Carmen de Burgos idazleen lagun, erakunde kultural progresista zen Madrilgo Ateneoan sartu zen, 1906an. Urte hartan bertan, Galiziako Erret Akademian sartu zen lehen emakumeetako bat izan zen.
Markesa gisa gizartean zuen posizioa gorabehera, gai politiko eta sozialetan konprometitu zen.[3] "Markesa Gorria" deitzen zioten, emakumeen eskubideen aldeko aktibismo sozialagatik, batez ere.[4][5]
Horrelaxe sortu zituen Centro Ibero-Americano de Cultura Popular Femenina (Emakumeen Kultura Herrikoiko Zentro Iberoamerikarra) eta Escuela de Madres de familia (Ama familiakoen eskola). Erakunde hori 1906an inauguratu zuen, ikasketetara sarbiderik ez zuten emakumeei ikasteko atea irekitzeko.[6]
1909an, senarra hil ondoren, Enrique Lluria mediku kubatarrarekin ezkondu zen, eta haren emazte izena, hots, María de Lluria, erabiltzen da batzuetan hura izendatzeko.[7]
Espainiako Langile Alderdi Sozialistako kide izanik, Madrilgo Emakume Sozialisten Elkarteari atxiki zitzaion.[8][9]
Kazetari gisa, El Imparcial, El Fígaro eta Blanco y Negro kazetetan[10] idatzi zuen, non gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaz eta kudeaketa publikoan gizonen eta emakumeen arteko osagarritasunaz jardun zuen.
1919an, Kubara joan zen.
Bigarren Mundu Gerran hil zen Parisen, naziek frantziar hiriburua okupatuta zutela.[11]
Sariak eta aintzatespenak
aldatu- 2016ko ekainean, Pontevedra eskola bati Escola de Igualdade María Vinyals (María Vinyals Berdintasun Eskola) izena ezarri zioten bere oroimenez.[12]
- Eskola Soutomaior-eko gazteluan dago, Maria Vinyals jaio eta bizi izan zen tokian. Inaugurazio-ekitaldian, Diputazioko lehendakari Carmela Silvak omenaldia egin zien María Vinyalsi eta feminismo galiziarraren aitzindari guztiei, besteak beste, Emilia Pardo Bazáni eta Concepción Arenali. Genero-indarkeriaren aurkako eta berdintasunaren aldeko prestakuntza da eskolaren helburua.[13]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «María Vinyals» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
- ↑ Persona - Vinyals Ferrés, María (1875-ca.1942). .
- ↑ Cernadas Martínez 2012, 42 orr. .
- ↑ García-Fernández, Miguel. (2018-12-30). «Aurora Marco y M.ª Ángela Comesaña, De María Vinyals a María Lluria. Escritora, feminista e activista social, Pontevedra, Museo de Pontevedra, 2017, 290 págs. ISBN 978-84-95632-82-1.» Cuadernos de Estudios Gallegos 65 (131): 415–419. ISSN 1988-8333..
- ↑ Pontevedra, Diario de. (2016-06-15). La Marquesa Roja. .
- ↑ «Escuela de Igualdad María Vinyals» www.depo.gal.
- ↑ «Discurso leído en su apertura el 18 de Marzo de 1906 por la Excma. Sra. Marquesa de Ayerbe» Biblioteca Digital Hispánica.
- ↑ Vinyals, María, Marquesa de Ayerbe | Biblioteca Nacional de España. .
- ↑ Cervantes, Biblioteca Virtual Miguel de. «De aristócrata a socialista: María Vinyals, escritora, periodista y oradora / Ángeles Ezama | Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes» www.cervantesvirtual.com.
- ↑ Vinyals y Ferrés, María. 2012-02-07.
- ↑ Cernadas Martínez 2012, 45 orr. .
- ↑ Cernadas Martínez 2012, 46 orr. .
- ↑ «Abre sus puertas la Escuela de Igualdad María Vinyals» Pontevedra Viva.
- ↑ Escuela de Igualdad María Vinyals - Diputación de Pontevedra - DEPO. .