María Trinidad Sánchez

Dominikar ekintzailea, aberriaren ama

 

María Trinidad Sánchez

Bizitza
JaiotzaSanto Domingo1794ko ekainaren 19a
Herrialdea Dominikar Errepublika
Heriotza1845eko otsailaren 27a (50 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Jarduerak
Jarduerakfreedom fighter (en) Itzuli eta politikaria
Lan nabarmenak

María Trinidad Sánchez Aberriaren ama (Santo Domingo hiria, Santo Domingoko kapitaintza nagusia, Dominikar Errepublika, 1794ko ekainaren 16a - Ib.1845eko otsailaren 27a) separatista dominikarra izan zen. Dominikar lehen bandera egin zuen, Concepción Bonaren laguntzarekin. Dominikar historiako lehen krimen politikoaren biktima izan zen.[1]

Trinidad Sánchez garai hartako emakumeen lidergoaren ordezkaria izan zen. Bolbora eraman zuen, bere gonaren azpian, munizioak kargatzeko Haitiko herritik bereizketa bilatzen zuen bataila separatistan, soldaduak beren burua defendatzeko eta eraso egiteko prest egon zitezen.

María Trinidad Sánchez 1845eko otsailaren 27an lurperatu zuten.

Biografia aldatu

María Trinidad Sánchez Santo Domingo hirian jaio zen, Santo Domingoko kapitaintza nagusian, 1794ko ekainaren 16an. Gurasoak Fernando Raimundo Sánchez eta Isidora Ramona izan ziren. Francisco del Rosario Sánchez aberriaren aita baten izeba izan zen.[2]

Trinidad Sánchez Haitiko gobernua menderatzeko sortu ziren konspirazio-mugimenduetan sartu zen, baita Pedro Santanaren eta haren interes anexionisten aurka eratu zirenetan ere.

Gesta independentistan parte hartzea aldatu

Maria Trinidad Sánchez "La Trinitaria" mugimenduko kide izan zen, nahiz eta emakumea izan eta garai hartan gizonentzat jotzen zen gaia izan. Pedro Santana jeneralaren ondorengoak hartu zituen etxean, Haitiko gobernutik ezkutatzen zirenak.[3]

 
Kondearen Atea - Puerta del Conde

Trinidad Sánchezek 1844ko konspirazioa antolatu eta bideratu zuen, Concepción Bona, Isabel Sosa eta María de Jesús Pinarekin lehen bandera dominikarra eginez. 1844ko otsailaren 27an jarri zen bandera, Kondearen Atean, bere herrikideen harrotasun guztiarekin.[4]

Gizon independentistak gerran ziren bitartean, 1844ko otsailaren 27ko gau historikoan, berak eta beste emakume batzuek Haitiko gobernuari eraso egiteko erabilitako kartutxoak egiten zituzten. Bolbora eraman zuen, bere gonaren azpian, munizioak kargatzeko Haitiko herritik bereizketa bilatzen zuen bataila separatistan, soldaduak erasotzeko eta defendatzeko prest egon zitezen.[4]

Preso egindako lehen pertsonetako bat izan zen, Pedro Santanak herrialdetik erbesteratu zituen Independentziaren defendatzaileak itzuli ahal izatea bilatzen zuen matxinada aurkitu zutenean. Bere ilobaren, Francisco del Rosario Sánchezen, gordelekua ezagutzen zuen bakarra zen. Gainerako hirutarrek bidalitako komunikazioak eramaten zizkion ilobari. Ez zuen inoiz salatu.

Gerra-kontseilu batek epaitu zuen, beste kide batzuekin batera, eta fusilatzera kondenatu zituen. Auzitegiaren irizpenak hitzez hitz dio konspirazioaren autore instrumental gisa kondenatu zituztela, eta lehena (María Trinidad Sánchez) behin eta berriz, ukatzeagatik nagusiak salatzea (hau da, delatatzea).

Galdeketetan bizitzaren grazia eskaini zitzaion kideak salatzen bazituen. Maria Trinidadek nahiago izan zuen isildu eta fusilamendu-pelotoiari aurre egin traizio egin baino.

1845eko otsailaren 27an, Errepublika sortu zeneko lehen urteurrena betetzean, epaia bete zen. Maria Trinidad Sánchez Ozama gotorlekutik hilerriraino joan zen, fusilatu zuten arte, eta Kondearen Atetik igarotzean zera esan zuen: "Ene jauna, bete bedi nigan zure borondatea eta babestu Errepublika".[5]

Ohoreak aldatu

  • Haren omenez, eskolak, erakundeak, sektoreak eta Dominikar Errepublikako 31 probintzietako batek bere izena du.
  • Maria Trinidad Sánchez probintzia 1959ko irailaren 21eko 5220 Legeak sortu zuen, Julia Molina izenarekin. 1961eko azaroaren 29an, María Trinidad Sánchez izena jarri zioten, Francisco del Rosario Sánchezen izeba martiria ohoratuz.[6]

Dominikar subiranotasunaren interesekiko leialtasunaren ondorioz hil zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Aquino, Henry Espinal. (1 de mayo de 2016). «biografias: María Trinidad Sánchez primera martir de la patria» biografias.
  2. «María Trinidad Sánchez - EcuRed» www.ecured.cu.
  3. «Maria Trinidad Sanchez Biografia» Conectate.com.do 16 de junio de 2018.
  4. a b «Nace María Trinidad Sánchez» Vanguardia del Pueblo 16 de junio de 1794.
  5. «María Trinidad Sánchez, heroína independentista» Educando 13 de marzo de 2018.
  6. «Provincia María Trinidad Sánchez» www.jmarcano.com.

Kanpo estekak aldatu