María Soledad Corchón Rodríguez

Espainiar arkeologoa

María Soledad Corchón Rodríguez (Santander, Kantabria,1947ko apirilaren 11) Historiaurrean aitzindaria den arkeologo espainiarra da.[1][2]

María Soledad Corchón Rodríguez
Bizitza
JaiotzaSantander1947ko apirilaren 11 (77 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hezkuntza-mailadoktoretza
Doktorego ikaslea(k)Olivia Rivero (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa
Lan nabarmenak

Biografia aldatu

María Soledad Corchón Historian lizentziatua da eta Historiaurrean doktorea Salamancako Unibertsitatean.[2]

Ibilbide profesionala aldatu

Hezkuntza Ministerioko Ikertzaileen Prestakuntza Planeko praktiketako laguntzaile eta bekadun gisa hasi zen irakasle eta ikertzaile lanetan. Ondoren, Irakasle laguntzailea eta oposizio-albokoa izan zen, Historiaurreko katedraduna izan arte eta Salamancako Unibertsitateko Historiaurrea eta Zephyrus Nazioarteko Aldizkariaren eta Historiaurreko Akademia Portugaldarraren zuzendari izan zen 2005az geroztik.[3]

Zientzia eta Teknologia Ministerioaren finantziazioarekin, Gaztela eta Leongo Juntak edo FECYTek hainbat talde zuzendu ditu arte paleolitikoa, indusketa arkeologikoak eta arte paleolitikoko aztarnategietako lan zientifikoak aztertzeko eta zaintzeko. María Soledad Corchónek Kantauriko arkeologian eta mesetan zentratu du bere ikerketa, besteak beste, Oviedoko Las Caldas haitzuloetan, Asturiasko Candamo kobako horma-artean, 2008an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu baitzuen, edo Segoviako La Griega eta Burgosko Palomera haitzuloan.[4][3] Horrez gain, Portugalgo arte paleolitikoko aztarnategiak ikertzen ditu, hala nola Montemor-oNovo, Eskural eta Foz Côako aztarnategiak.

Ekoizpenak aldatu

Bere ekoizpen zientifikoaren artean, Nalon haranari buruzko monografiak eta artikuluak nabarmentzen dira.[5][6]

  • Corchón Rodríguez, M. S. eta Menéndez, M. ed., 2014. Cien años de arte rupestre paleolítico. Centenario del descubrimiento de la Peña de Candamo (1914-2014). Salamanca: Salamancako Unibertsitatea (Ikasketa Historiko eta Geografikoak 160).
  • Corchón Rodríguez, M. S. arg. 2017. La cueva de Las Caldas (Priorio, Oviedo). Ocupaciones magdalenienses en el Valle del Nalón. Salamanca: Salamancako Unibertsitatearen argitalpenak (Estudio Historiko eta Geografikoen bilduma).
  • Corchón Rodríguez, M. S., Garate, D. eta Rivero, O. eds., 2017.La Caverna de la Peña de Candamo (Asturias) 100 años después de su descubrimiento.. Salamanca: Salamancako Unibertsitatearen argitalpenak (Estudio Historiko eta Geografikoen bilduma).

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • Sari berezia Salamancako Unibertsitateko lizentziaturan, 1969an.
  • Sari berezia 1982an Salamancako Unibertsitatean egindako doktoretzan.[2]
  • Salamancako Unibertsitateko María de Maeztu saria, bikaintasun zientifikoari, 2014. urtean.[7][8]

Ikus, gainera aldatu

Alicia Perea Caveda

Trinidad Taracena del Piñal

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu