María Natividad Bermejo Arrieta

errioxar artista garaikidea, eskultorea, ikertzailea eta irakaslea

María Natividad Bermejo Arrieta (Logroño, Errioxa, 1961) errioxar artista garaikidea, eskultorea, ikertzailea eta irakaslea da.

María Natividad Bermejo Arrieta
Bizitza
JaiotzaLogroño, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea Arte eder
Salamancako Unibertsitatea 1991) doktoretza
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea  (1991 -  1993)
Vigoko Unibertsitatea  (1997 -

Biografia aldatu

Logroñon jaio zen 1961ean, Arte Ederretan lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta doktoretza Salamancako Unibertsitatean egin zuen, han CESICeko ikerketa-bekaduna izan baitzen.

Lan ibilbidea aldatu

1991tik 1993ra irakasle izan zen Madrilgo Complutense Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Marrazketa Sailean.[1] 1997az geroztik, Vigoko Unibertsitateko Adierazpen Artistikoaren Saileko «Eskultura» jakintza-arloko unibertsitateko irakasle titularra da, Pontevedrako campusean, eta lan hori arte-sorkuntzarekin konbinatzen du.[2][3]

Arte-estiloa aldatu

Bere lehen erakusketatik, marrazkiari ekoizpenaren paper nagusia ematen aitzindaria da. Formatu handiko lanak, grafitoz, pastel beltzez eta/edo gouachez paperean eginak, oso kalitate onekoak dira. Bere lana zentzumenezkoa da. Bere lanak ikustean ikusmenarekin esperimentatzeko gonbita, baina, aldi berean, gogoeta egiteko behar zorrotza sortzen dute.[4]

Lanak aldatu

Erakusketa ugari egin ditu eta bere lana Espainian nahiz Europako hainbat tokitan ikusteko aukera izan da: Danimarka, Portugal, Alemania, Frantzia.[4] Haren lana, besteak beste leku hauetan azaldu da: Burgosko C.A.B., Leongo MUSAC, Madrilgo Marrazketaren ABC Museoa, European Central Bank, Frankfurt, Alemania; Berlingo Cervantes Institutua, New York, Pekin; Madrilgo Alcalá 31 aretoa;[5][6] Sala Amós Salvador. Logroño; MNBA,Buenos Aires, Argentina; Granadako José Guerrero zentroa; Estrany de la Mota galeria; Madrileko Egam galeria eta Sevillako Rafael Ortiz galeria.[3]

Bere lanak hainbat bildumatan daude, besteak beste, Gasteizko ARTIUM Museoa;[7]Leongo MUSAC; CAB, Caja de Burgos arte-zentroa; MARUGAME-HIRAI Museoa, Marugame, Japonia; Errioxako Kultur Bilduma, Logroñoko Udala; Caja Madrid Fundazioa; Madrileko Sofía Erregina Museoa bilduma;[8] Cácereseko Helga de Alvear Arte Garikidearen museoa;[9] Circa XX Pilar Citoler Bilduma, Zaragozako Diputazioa; Banesto bilduma; Banco de España; Madrileko Arco IFEMA bilduma; Martínez Guerricabeitia bilduma, Valentziako Diputazioa, CAL-CALGÖ bilduma, Bartzelona. Accenture bilduma.[3]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 1987-1990 CESIC beka.[10]
  • 1991 Banesto-beka.[10]
  • 2014 Emakumeen Begiradak saria Errioxan, 2014. Arte plastikoetan egindako lana eta ibilbide profesionala aintzatesten ditu, ikerketa eta irakaskuntza barne.[11]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu