Manxuk Mametova

sobietar soldadua

Manxuk Zhiengalikyzy Mametovakazakheraz: Мәншүк Жиенғалиқызы Мәметова, Mänşük Jienğaliqyzy Mämetova – edo Manxuk Zhiengalievna Mametova[1]errusieraz: Маншук Жиенгалиевна Маметова – (Zhiekkum, Kazakhstango Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa, 1922ko urriaren 23a - Nevel, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa, 1943ko urriaren 15a) kazakh jatorriko sobietar militarra izan zen. Bigarren Mundu Gerran borrokatu zuen Kalinin frontean 3. txoke armadako 21. guardia fusilarien dibisioko 100. fusilari brigadako metrailadore-tiratzaile gisa. Sobiet Gorenak Sobietar Batasuneko Heroi izendatu zuen hilondoan 1944ko martxoaren 1ean.

Manxuk Mametova

Bizitza
JaiotzaZhiekkum1922ko urriaren 23a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaNevel1943ko urriaren 15a (20 urte)
Jarduerak
Jardueraksoldadua
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraArmada Gorria
Infanteria
Graduamaster sergeant (en) Itzuli
senior sergeant (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran

Bizitza aldatu

Alemania naziak Sobietar Batasuna inbaditzeko Bizargorri Operazioa abian jarri eta gero, Mametova Armada Gorrian izena ematen saiatu zen, baina izen ematea ukatu zioten. Horrek ez zuen geldiarazi, eta mediku-prestakuntza eta tiroa ikasteari ekin zion.

Armada Gorrian sartzeko eskaria behin baino gehiagotan egin eta ezezkoak jaso eta gero, azkenik 1942ko irailean baiezkoa jaso zuen. Hasieran armadako kuartel nagusi batean funtzionario gisa egin zuen lan. Handik, kanpaina ospitale batera bidali zuten erizain-lanak egitera, nahiz eta Mametovak fusilarien unitate batera bidal zezaten eskatu. Erizain lanak egitearkin batera, Maxim metrailadorearekin tiro-praktikak egin zituen. Bere komandanteak Mametovaren tiro gaitasunak ikuskatu ondoren, sarjentu senior mailara igo zuen. Jarraian, 100. fusilari brigadan sartu zen. Bere brigadakideen errespetua lortu zuen suzko bataioa eta gero, zeinean etsaiak berarengana erakartzen zituen, metrailadorearekin tirokatu aurretik.

Azken borroka aldatu

Sobietar indarrek Nevel berreskuratu ostean, Alemaniak kontraerasoak egiten hasi ziren. Halako batean, 1943ko urriaren 15ean, Mametova ez zen defendatzen ari zen muino estrategiko batetik erretiratu bere unitateko gainerako kideekin batera alemaniar soldadu oldeak hurbiltzen hasi zirenean. Alemaniarrek muinoko hiru metrailadore-postuak suntsitzen saiatzen ziren. Mametova narraska mugitzen zen etsaien obus eta mortero erasoen artean. Horietako batek buruan jo eta konorterik gabe utzi zuen. Konortera etorri zenean, tiroka jarraitu zuen. Bere erregimenduko Akhmetzhanov soldaduak atzera egiteko eskatu zion, baina Mametovak erantzun zion tiro egiteari utzi eta atzera eginez gero alemanek denak hilko zituztela. Alemanen obus eta mortero eraso bortitzak Mametovaren borrokakideak hil zituen, hura bakarrik utziz. Horrenbestez, honek metrailadorea lekuz aldatu zuen eta alemanak tirokatzeari ekin zion etsai asko hilez. Etsaiaren suaren artean heriotza-zauriak jasan zituen, baina tirokatzen jarraitu zuen zauriek heriotza eragin zioten arte. Bere azkeneko gudan 70 etsai baino gehiago hil zituen. Sobietar indarrek bere gorpuzkiak aurkitu zituzten alemanak kanporatzea lortu zutenean eta Nevelen ehortzi zuten, non bere ausardia omentzeko monumentu bat eraiki zuten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu