Suzko bataioa gudari batek gatazka armatu bateko ekintza batean (dela erasotzea, dela etsaiaren erasoei aurre egitea) parte hartzen duen lehen aldia da. Esamoldea Joan Bataiatzailearen aipamen batetik dator, Mateoren Ebanjelioan:

« Nik urez bataiatzen zaituztet bihozberri zaitezten; baina nire ondoren datorrena ni baino ahaltsuago da, eta ni ez naiz inor hari oinetakoak eranzteko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte. »

—Mateo 3:11


Esaldia Lukas 3:16n ere agertzen da, eta Jaungoikoaren begietara fededuna purifikatzeko egin behar den sufrimenduaren erreferentzia bat dela uste da.

Erabilera militarra XIX. mendetik ezagutzen da, eta gaur egun beste eremu batzuetan ere erabiltzen da. Orokorrean zerbait publikoki egiten den lehen aldiari aipamen egiteko erabiltzen den esamoldea da.

Kanpo estekak aldatu