Manuel Villacampa del Castillo

gudari espainiarra

Manuel Villacampa del Castillo (Betanzos, 1827ko otsailaren 17Melilla, 1889ko otsailaren 12) Galizian jaiotako familia aragoiarraren militar espainiarra, progresita eta errepublikaren aldekoa izan zen. 1886an Borboien berrezarkuntza aurkako matxinada prestatu zuen baina ez zuen arrakastarik izan.

Manuel Villacampa del Castillo

Bizitza
JaiotzaBetanzos1827ko otsailaren 17a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMelilla1889ko otsailaren 12a (61 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Graduajeneral

Biografia

aldatu

Familia Aragoi Garaiakoa zen. Aita, José Villacampa y Periel, infanteriako teniente koronela zen. Bere osaba, Pedro Villacampa y Maza de Lizana (1776-1854), Iberiar Penintsulako Gerraren heroia izan zen. Bederatzi urte zituenean aita hil egin zen eta, orduan, ama, Rosa del Castillo, Eskola Militarrean sartu zuen.

Matilde Moránekin ezkondu zen. Manuelek 1868ko Iraultzan hartu zuen parte; bere lana garrantzitsua izan zen Granadan. Militar bezala karlisten aurkako borrokan hartu zuen parte, Matinerren Gerran (1846-1849) eta Bigarren Karlistaldian (1872-1876). Goardia Zibilaren ofizial bezala ere Andaluzian bidelapurreriaren aurka aritu zen. Espainiako Lehen Errepublikan, 1873an, jeneral izendatu zuten. 1874an Castellón de la Planaren gobernadore militarraren izendapena jaso zuen. 1877an, monarkiaren berrezarpenarekin, kargu guztiak kendu zizkioten eta Bellver gazteluan atxilotu zuten.

Berriro libre, errepublikaren aldeko matxinada hasi zen prestatzen. Gertaerak 1886ko irailaren 19an izan ziren. Zibilen aldeko burua Manuel Ruiz Zorrilla. Atxilotuta, epaitua eta zigor heriotz kondena ezarri zioten. Baina, ondoren, betiko espetxeraldiarekin Afrikan trukatu zuten kondena hori. Hasieran Fernando Poo kolonian izan zuten eta, 1887tik, Melillan. Urte horietan umuliazio ugari pairatu zuen. Berarekin, beti, bere alaba, Emilia Villacampa, egon zen. Espetxean hil zen, 1889an.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu