Manuel Kristobal Errandonea

Irundar ospetsua

Manuel Kristobal Errandonea (Irun, 1905eko otsailaren 27a - Paris, 1957ko uztailaren 7a) Eusko Gudarosteko komandantea izan zen. Irungo herriaren defentsaz arduratu zen Frankoren matxinada hasi zenean. Euskadiko Alderdi Komunistako kidea zen, eta Rosa Luxenburgo batailoi komunista antolatu zuen, Irungo langile komunista batzuekin batera. Eusko Gudarostea brigadetan banatu zenean, VI. brigadaren ardura eman zioten Errandoneari, eta aipaturiko brigadarekin Lemoako gaina eta Urrustiko lekunea berreskuratu zuen errepublikarrentzat. Lemoan zauritu zuten zango batean. Bizkaia galdu ondoren, Santanderko bigarren brigada-taldeko burua izan zen.

Manuel Kristobal Errandonea
Bizitza
JaiotzaIrun eta Bera1905eko otsailaren 27a
Herrialdea Espainia
HeriotzaParis1957ko uztailaren 7a (52 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, politikaria eta soldadua
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Graduakomandante
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Partidu Komunista

Erreferentziak aldatu