Pangolin
Pangolinak Pholidota ordenako ugaztunak dira (antzinako grezierazko φολῐ́ς hitzetik: adarkizko ezkataduna), gorputza adarkizko ezkatez estalia dutenak. Gaur egun irauten duen familia bakarrak (Manidae), hiru genero ditu: Manis, Phataginus eta Smutsia. Manisek Asian dauden lau espezieak hartzen ditu, eta Phataginus eta Smutsia, berriz, Saharaz hegoaldeko Afrikan bizi diren bi espezie. Espezie horien tamaina 30 eta 100 cm artekoa da (12 eta 39 hazbete bitartekoa). Desagertutako pangolin espezie batzuk ere ezagutzen dira.
Pangolin | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Superordena | Laurasiatheria |
Ordena | Pholidota |
Azpibanaketa | |
Banaketa mapa | |
Ezkatarik ez duten gorputzeko parteetan ile bakan batzuk izaten dituzte. Aho txikia dute, hortzik gabea; mingaina luzea dute. Intsektuak jaten dituzte. Beren burua arriskuan sumatzen dutenean gorputza uzkurtu eta bolatxo bat egiten dute. Afrikan eta Asian bizi dira batez ere.[1]
Sailkapena
aldatuOrdenak 17 genero ditu 6 familiatan banaturik eta beste hiru familia gabekoak:[2]
- Familia gabekoak
- Articanodon generoa † (Rose et al., 2004)
- Melaniella generoa † (Fox, 1984)
- Tubulodon generoa † (Jepsen, 1932)
- Eomanidae familia † (Storch, 2003)
- Epoicotheriidae familia † (Simpson, 1927)
- Amelotabes generoa (Rose, 1978)
- Dipassalus generoa (Rose et al., 1991)
- Epoicotherium generoa (Simpson, 1927)
- Tetrapassalus generoa (Simpson, 1959)
- Xenocranium generoa (Colbert, 1942)
- Escavadodontidae familia † (Rose & Lucas, 2000)
- Escavadodon generoa (Rose & Lucas, 2000)
- Manidae familia (Gray, 1821)
- Manis generoa (Linneo, 1758)
- Necromanis generoa † (Filhol, 1893)
- Teutomanis generoa † (Ameghino, 1905)
- Metacheiromyidae familia † (Wortman, 1903)
- Brachianodon generoa (Gunnell & Gingerich, 1993)
- Metacheiromys generoa † (Wortman, 1903)
- Mylanodon generoa (Secord et al., 2002)
- Palaeanodon generoa (Matthew, 1918)
- Propalaeanodon generoa (Rose, 1979)
- Patriomanidae familia † (Szalay & Schrenk, 1998)
- Cryptomanis generoa (Gaudin et al., 2006)
- Patriomanis generoa (Emry, 1970)
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |