Mammisi
Mammisi, Jean-François Champollion egiptologo frantziarrak XIX. mendean asmatutako hitz arkitektoniko bat da jaiotza jainkotiarreko etxeak edo Per-Mesak antzinako egiptoeraz, egiptoar tenpluekin lotutako eraikin bereziak. Adibiderik ospetsuenak, oraindik bisita daitezke, eta ptolomeotar dinastian eta, gehienak, erromatar garaian datatuak daude.
Deskribapena
aldatuBere forma garatu eta ezagunean, mammisirik antzinakoena, XXX. dinastiako faraoia izan zen Nektanebo I.ak Denderan eraiki zuena da. Eredu hau, errepikatu egingo da errege grekoerromatarrek berreraikitako nazioko santutegi handi bakoitzean. Denderakoaz gain, nabarmentzekoak dira, baita ere, Edfu eta Filekoak, Kom Ombon, El Kaben, etab... ere daude. Hauek, historikoki, nahiko berriki eraiki zirenez, nahiko ondo kontserbatuta eta xehe-xehe aztertuta daude.
Ohi, eraikin peripteroak ziren, lotuta zeuden tenplu handiaren ardatzarekiko perpendikular kokatuta zeudenak, Dendera edo Edfukoa bezala, edo tenpluaren ondoan. Debodeko tenplua eta Filekoa bezala. Naosa eratzen zuten arkupeak, kapitel konposatuko zutabez osatuta zeuden, euren artean, edestutako zutabearteen bidez elkartuak: baxuerliebeekin apaindutako harresiak, non, erregea, jainkoei sakrifizioak eta ofrendak egiten irudikatzen zen.
Jainkotiar jaiotzaren zati ezberdinei sagaraturiko zenbait gela zituen. Orokorrean, erditze zerutiarrean laguntzeko betebeharra zuten jainkosen irudikapenak aurkitzen ziren, edo baita ugalkortasunaren bermatzaileak: Tueris, Heket, Rattaui eta erditzearen buru eta bereziki gurtuak ziren Zazpi Hathorrak, Bes eta Jnum ere bazeuden, Osirisez gain, oparotasun eta ugalkortasunaren jainkoak.
Mammisia, jaiotza jainkotiarraren mitoaren eta honen betiereko errepikapenaren bertsio arkitektoniko bat zen. Egiptoko Aro Berantiarraren amaieran, eraikin hauek, herrialdeko santutegi handi bakoitzaren bihotzean dinastia bakoitza, erromatar enperadoreak barne, lekukotzen arituko den errege boterearen berrezarpena berresten dute.