Maite Perroni
Maite Perroni Beorlegui (Mexiko Hiria, Mexiko, 1983ko martxoaren 9a) abeslari eta aktore mexikarra da. 2004an ospea lortu zuen Lupita Fernandez bere pertsonaiarekin Rebelde gazte mexikar telenobelan. Nazioartean RBD taldeko kideetako bat bezala ezagun egin zen.
Maite Perroni | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maite Perroni Beorlegui |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1983ko martxoaren 9a (41 urte) |
Herrialdea | Mexiko |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kantugilea, estudioko musikaria, zinema aktorea, enpresaburua, Bailarina (Dancer) (en) , modeloa, zinema ekoizlea, aurkezlea eta telebista-aktorea |
Kidetza | RBD |
Izengoitia(k) | Maite Perroni |
Genero artistikoa | pop musika bachata Latinoamerikar musika |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Warner Music Group |
maiteperroni.world | |
| |
2013tik aurrera, bakarlari bezala ibilbide bat hasi zuen erritmo latinoen fusio bat interpretatuz: bachata, baladak, boleroak, R&B, jazza, bluesa, vallenatoa, musika elektronikoa, tropipop, trap eta reggaeton, beste genero musikal batzuen artean, latindar poparen adarrean eta genero urbanoan toki bat emanez. Telenobelen protagonista izan da, besteak beste, Cuidado con el ángel, Mi pecado, Triunfo del amor, Cachito de Cielo, La gata, Antes muerta que Lichita eta Papá a todo madre.