Maitasun Koilara, galeseraz Llwyau Caru, zurezko koilara apaingarri landutakoa da, tradizionalki asmo erromantiko baten opari gisa aurkeztua. Koilara normalean maitasunaren ikurrekin apainduta dago, eta egilearen trebetasuna islatu nahi du. Diseinu korapilatsuengatik, Maitasun koilarak jada ez dira koilara gisa erabiltzen eta gaur egun artisautzazko elementu apaingarriak dira.

Galesko maitasun koilara bihotzekin, giltzarrapoarekin eta gurpilarekin

Jatorria

aldatu

Maitasun koilara XVII. mendeko eskulan tradizionala da. Belaunaldiz belaunaldi, dekoraziozko tailak gehitu zitzaien eta jatorrizko erabilera praktikoa galdu zuten eta horma batean zintzilikatutako altxor apaingarri bihurtu zen.

Galesko antzinako maitasun koilara ezagun zaharrena, Cardiff hiritik gertuko Sain Ffagango Historia Museo Nazionalean erakusten dena, 1667koa da, nahiz eta tradizio hori askoz lehenagokoa den. Mundu osoko maitasun koilarik zaharrena Alemanian du jatorria eta 1664. urteko da.

Sinboloak

aldatu

Maitasun koilara ezkongaiak emakume gazte bati emandakoa zen. Garrantzitsua zen neskatoaren aitarentzat mutil gaztea familia eta egurra lantzeko gai zela ikusteko.

Marinelek maiz maitasun koilarak lantzen zituzten beren bidaietan zehar, horregatik aingurak sarritan agertzen dira tailuetan.

Sinbolo batzuek esanahi espezifikoak dituzte: ferra zorterako, gurutzea federako, kanpaiak ezkontzarako, bihotzak maitasunerako, gurpila maitatua babesteko eta giltzarrapoa segurtasunerako, besteak beste. Pilotek kaiolan espero zuten haur kopurua adierazten zuten. Beste taila zailak, hala nola, kateak, zentzu sinbolikoz gain egileraren trebetasunaren erakustaldia ere ziren.

Galesko maitasun koilara ezagunena den arren, eskandinaviar jatorriko maitasun koilara tradizionalak ere badaude, baita Ekialdeko Europako zenbait tokitan ere, estilo eta teknika bereziak dituztenak maitasun koilaretarako.

Gaur egun, maitasun koilarak ezkontzako eta urteureneko opariak dira, baita urtebetetzekoak, haurrentzako opariak, Gabonetakoak edo San Valentin eguneko opariak ere. Gaur egun, herri artisautza gisa ikusten dira.

Ezkontza koilarak

aldatu
 
Norvegiako taila-estiloko ezkontza koilarak

Aintzinean, Norvegian bikote ezkondu berriak elkarrekin lotutako koilarekin jaten zuten beren ezkontzaren lotura sinbolizatzeko. Sarritan, koilarak eta katea egurrezko zati bakar batez eginak ziren, egurrezko artisautza azpimarratuz.

Antzeko loturiko koilarak museo etnografiko batzuetan aurki daitezke.

Kanpo estekak

aldatu