Maider Galardi

Kazetaria, ikertzailea

Maider Galardi Fernandez de Agirre (Lasarte-Oria, 1995eko otsailaren 28a) kazetari eta ikerlari lanetan diharduen feminista da.[1]

Maider Galardi

Bizitza
JaiotzaLasarte-Oria1995eko otsailaren 8a (29 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta ikertzailea

Facebook: maider.galardi Twitter: MaiderGalardi Instagram: maidergalardi Edit the value on Wikidata
Maider Galardi lanean

Biografia aldatu

EHUn soziologiako gradua eta Ikasketa Feministen eta Generokoen masterra ikasita ditu eta ikasketa feministen programan doktoregaia da.

Berria egunkarian aritua, eta, BerriaFM podcast feministako gidaria[2] Batik bat politika gaiak lantzen ditu ikuspegi feministatik, eta euskal gatazkaren ondorioei heltzen die begirada horretatik, orain arte ertzean egondako subjektuei ahotsa eman asmoz.[3]

Pikara Magazine aldizkari feministan zutabeak idatzi ditu.[4]

Sudergintza taldeko partaidea da, bere lan ildoak:[3]

  • Ikerketa feminista gatazkan eta bakegintzan.
  • Gaurkotasunaren analisi politikoa eta Komunikazioa.

"Askotarikoa da pairatutako biolentzia, eta hori alde guztietako andreek bizi izan dute"

Feminista aldatu

Hamahiru edo hamalau urterekin, kuadrillako lagunekin batera hasi zen Maider feminismoari buruzkoak irakurtzen. Urtebete beranduago, hamabost urterekin ikuspegi feminista barneratuta, militantziari ekin eta Mugimendu Feministaren parte izanda, gero egindako ikasketa eta lanak kezka horretatik ere abiatuta egin ditu. Berriako erredakzio lanetan zein Klitto! atari digitalean feminismotik landu ditu gaiak, eta bere doktoretza tesian Euskal gatazka ikuspegi feministatik ikertzen ari da.[2]

Oso beharrezkoa iruditzen zait mundua euskaraz eta feminismoaren begiradatik kontatzea; radar hori aktibatuta edukiko ez banu, zerbait faltako litzaidakeela sentituko nuke

Txiotesia aldatu

Txiotesia lehiaketan parte hartu zuen.[5] Oso dibertigarria eta interesgarria iruditu zitzaion. Lanerako eta aisirako erabiltzen du Twitter, eta gaia ezagutarazteko aukera aproposa izan zen. Sintesi ariketa bat ere bai, eta lan akademikoa modu dibulgatiboago batean nola azaldu pentsatzeko dinamika ona iruditu zitzaion. Egiten ari diren beste ikerketen berri izateko ere egitasmo bikaina suertatu zitzaion.[1]

Sariak aldatu

  • 2022an Kazetaritza Digitala-Narratiba Berriak saria jaso zuen Berria FM podcasta gidatzeagatik.[6][7]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «"Askotarikoa da pairatutako biolentzia, eta hori alde guztietako andreek bizi izan dute"» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  2. a b «Maider Galardi F. Agirre: "Edozein gai feminismotik lantzea da erronka nagusia" - Lasarte-oria» Txintxarri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  3. a b «Lan taldea» Sudergintza (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  4. Agirre, Maider Galardi F.. «Maider Galardi F. Agirre» pikara magazine (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  5. Galardi, Maider. (2022-11-22). «Euskal gatazkaren ertzetako biolentziak» www.unibertsitatea.net (Txiotesia - Unibertsitatea.Net - UEU) (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  6. «Maider Galardi F. Agirre saritu du Euskal Kazetarien Elkarteak» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  7. Maider Galardi F. Agirre, Kazetaritza Digitala-Narratiba Berriak sariaren irabazlea. (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).

Kanpo estekak aldatu