Xake titulu

Nazioarteko Maisu Handia» orritik birbideratua)

Xake tituluak, xakelariei joko-maila edo kirol emaitzak aitortzeko asmoz xake-erakunde batek ematen ematen dizkien tituluak dira. Eskuarki, tituluak biziartekoak dira. Xake titulu garrantzitsuenak Nazioarteko Xake Federakuntzak (FIDE) ematen dituenak dira. Hainbat herrialdetan, bertako xake federazioek beren tituluak ere ematen dituzte (eskuarki maisu nazional izendapenarekin) baina FIDEk ez ditu aitortzen.

FIDEren xake tituluak aldatu

FIDEk hainbat titulu mota ematen ditu, jokalarien elo sailkapenaren eta txapelketa ofizialetan lortutako emaitzen arabera. FIDEren tituluak nazioartekoak eta biziartekoak dira. Hauek dira titulu garrantzitsuenak:

Maisu handia edo nazioarteko maisu handia aldatu

Maisu Handia edo Nazioarteko Maisu Handia (ingelesezko laburdurak GM eta IGM dira), Munduko Xake Txapeldun titulua kenduta, xake jokalari batek eskura dezakeen titulu gorena da. Jokalariak gutxienez 2500 ELO puntu izan behar ditu, eta beste maisu handien aurka emaitza onak lortu gutxienez hiru txapelketatan.

Nazioarteko maisua aldatu

Nazioarteko maisua (ingelesezko laburdura IM da) nazioarteko maisu handiaren azpitik dagoen titulua da. Nazioarteko maisu handiaren antzeko baldintzak bete behar ditu, baina eskakizunak apalagoak dira. Gutxieneko ELO puntuazioa 2400 da.

FIDE maisua aldatu

FIDE maisu titulua (ingelesezko laburdura FM da) nazioarteko maisu titulua baino apalagoa da. FIDE maisu titulua lortzeko 2300 ELO puntu behar dira.

Hautagai maisua aldatu

Hautagai Maisu titulua (ingelesezko laburdura CM da) FIDE Maisuaren antzeko titulua da, baina zertxobait apalagoa: gutxieneko ELO puntuazioa 2200 da.

Emakumeentzako titulu bereziak aldatu

Titulu hauek guztiak gizon-emakumeek eskura ditzakete. Hauez gain, soilik emakumeentzako tituluak ere badira, adibidez emakumezko maisu handia (ingelesez: Woman Grandmaster edo WGM). Emakumezko nazioarteko maisu titulua 1950ean ezarri zen, eta emakumezko maisu handi titulua 1977an. Emakumezkoen tituluak eskuratzeko baldintzak apalagoak dira; horregatik, zenbait emakume xakelari titulu horiek erabiltzearen aurka agertu dira, bereizketa egiten dutela-eta. Judit Polgárrek, adibidez, horretarako maila eduki arren emakumezkoentzako titulurik ez jasotzea aukeratu zuen, eta gizon-emakumeen txapelketetan baino ez du parte hartzen. Nona Gaprindaxvili georgiarra izan zen maisu handi titulua (bereizketarik gabekoa) lortzen lehen emakumea.

Kanpo estekak aldatu