Magnolia lore-handi
- Artikulu hau Magnolia lorandiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Magnolia (argipena)».
Magnolia lore-handia edo, gehienetan, magnolia soilik (Magnolia grandiflora) Magnolia generoko zuhaitza da, berez Amerikako Estatu Batuetako hego-ekialdekoa, baina mundu osoko parke eta lorategietan hedatua dagoena.
Magnolia lore-handi | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Magnoliales |
Familia | Magnoliaceae |
Generoa | Magnolia |
Espeziea | Magnolia grandiflora Linnaeus, 1759 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | southern magnolia (en) |
Izen generikoa, Magnolia, Montpellierko Lorategi Botanikoaren Pierre Magnol zuzendariaren omenez du zuhaitzak. Izen espezifikoak, grandiflorak, loreen tamaina handiari egiten dio erreferentzia.
Ezaugarriak
aldatuHosto iraunkorreko zuhaitz bikaina da, eta 25 m garai izan daiteke. Kono eitea du magnoliak, eta adaburua zabala eta hostotsua da. Hazkunde motela du, eta bizia luzea.
Zurtoina – Azala
aldatuZurtoina motza da. Azala grisa da, eta plaka txikitan zartatua.
Hostoak
aldatuHostoak bakunak, alternatuak, larrukarak, obalak eta handiak dira; berde ilun distiratsuak gainaldetik, eta argiagoak azpialdetik.
Loreak
aldatuMagnoliak lehenbiziko landare loredunak izan ziren, segur aski; hortaz, lore motarik primitiboena dute, zuhaitzetakoetan primitiboena.
Loreak zuriak, oso handiak eta usaintsuak dira, eta bi-lau egun bakarrik irauten dute.
Fruituak
aldatuHabitata
aldatuMagnolia, jatorriz, iparramerikarra da, eta XVIII. mendean ekarri zuten Europara.
Klima epela du berezkoa.
Erabilera
aldatuApaingarri gisa erabiltzen da parke eta lorategietan; izan ere, eite dotorea eta hostotza iraunkorra du, eta udan loratzen da.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.