Maggie Q

aktore estatubatuarra

Margaret Quigley, ezagunagoa Maggie Q gisa (vietnameraz: Lý Mỹ Kỳ; Honolulu, Hawaii, 1979ko maiatzaren 22a), estatubatuar aktore eta modeloa da[1].

Maggie Q

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMargaret Denise Quigley
JaiotzaHonolulu1979ko maiatzaren 22a (44 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaPound Ridge (New York)
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaMililani High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, aktorea, modeloa, telebista-aktorea eta ahots-aktorea
Altuera1,72 metro

IMDB: nm0702572 Allocine: 86439 Rottentomatoes: celebrity/maggie_q Allmovie: p355087 TCM: 1319227 Metacritic: person/maggie-q TV.com: people/maggie-q
Facebook: maggieq Twitter: MaggieQ Instagram: maggieq Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Aita estatubatuarra zuen eta gobernuan lan egiten zuen; irlandar - poloniar jatorrikoa zen. Bere ama, vietnamdarra. Gurasoek gerra garaian Vietnamen elkar ezagutu zuten. Maggie Q bere lau anai-arrebekin hazi zen.

Hong Kong-en hasi zuen bere ibilbidea antzezletzan, eta akzioko film askotan agertu izan da: Gen-Y Cops, Naked Weapon, Rice Rhapsody, Dragon Squad, Mission impossible 3, Die Hard 4, Operation Endgame, Priest eta Divergent film sortan.

Telesailetan ere agerpen nabarmenak izan ditu, sail hauetan adibidez: Nikita (2010-2013), Stalker (2014-2015) eta Designated Survivor (2016-2019) thriller politikoan.

Erreferentziak aldatu

  1. «Maggie Q» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).