Madonna Dreyfus

Madonna Dreyfus, baita ere Mingranako Ama Birkina izenburuaz ezagutua, ohola gainean margotutako olioa da. Bere tamainua txikikoa da eta Italiako Pizkundekoa da. Washingtongo Arte Galeria Nazionalean erakusten da, Samuel H. Kress-ek, 1952an, museo honi arte-lana eman ondoren.[1] Margolanaren izena bere lehenengo jabearen izenetik dator, Parisen bizi zen Gustave Dreyfus.

Madonna Dreyfus
Madonna della melagrana'
Lorenzo di Credi - Madonna Dreyfus.jpg
Jatorria
SortzaileaLorenzo di Credi (en) Itzuli
Sorrera-urtea1470(e)ko hamarkada
Jatorrizko izenburuaMadonna and Child with a Pomegranate
MugimenduaItalian Renaissance (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak16,5 (altuera) × 13,4 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaWashingtongo Arte Galeria Nazionala
BildumaWashingtongo Arte Galeria Nazionala eta Samuel H. Kress Collection (en) Itzuli
Inbentarioa1952.5.65
Argumentu nagusiaMadonna and Child (en) Itzuli

Egile ezezagunaAldatu

Gaur egun egilearen izenaz espezialistak ez dira ados jartzen. Iritzi oso desberdinak eman dira, besteak beste, margolana Leonardo da Vincirena, Verrocchiorena edo Lorenzo di Credirena dela esan da. Kritikari gehienentzat Haurtxo Jesusen errepresentazioa ez da oso ona eta horrek bati edo besteari egoztea mugatzen du. Zenbait iritziren arabera Leonardoren gazte garaiko lana izan daiteke. Hori izan zen Wilhelm Suidaren iritzia, 1929an. Beste arte-historiadoreen ustez, esaterako Shearman eta Morelli, margolana Verrochiorena da.[2]

DeskribapenaAldatu

Ama eta haurra etxe baten barruan daude baina leihoetatik kanpoko paisaia ikusten da. Paisaia, pizkundean ohikoa izaten zen moduan, oso ordenatua eta gizakiaren neurrira egina da. Ama begi itxita edo beheko aldera bedira ditu, eserita dago eta haren zangoen gainean haurra biluzik eta zutik dago. Emakumeak, oso gaztea, XV. mendeko arropak jazten ditu eta eskuan mingrana bat du, emankortasunaren sinboloa.

ErreferentziakAldatu

  1. www.lahornacina.com/semblanzasdavinci.htm
  2. Milena Magnano, Leonardo, collana I Geni dell'arte, Mondadori Arte, Milano 2007. ISBN 978-88-370-6432-7

Kanpo estekakAldatu