Madeleine Zillhardt ( San Quintin, 1863ko ekainaren 10a - Neuilly-sur-Seine, 1950eko apirilaren 16a ) frantziar margolaria, dekoratzailea eta idazlea izan zen. Bere bizitza eta ibilbidea beste artista bati lotuta dago, Louise Catherine Breslau margolari alemaniar-suitzarrari, zeinen bikotekide eta musa inspiratzailea izan zen. Berrogei urte baino gehiago bizi izan ziren elkarrekin.[1]

Madeleine Zillhardt

Bizitza
JaiotzaSaint-Quentin1863ko ekainaren 10a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaNeuilly-sur-Seine1950eko apirilaren 16a (86 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaAcadémie Julian (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Tony Robert-Fleury (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, idazlea, barrualdeen dekoratzailea, zeramikaria eta musa
'La Vie Pensive' margolanerako marrazkia Louise Catherine Breslaurena, Madeleine Zillhardt-ekin

Biografia aldatu

 
Madeleine Zillhardt, Louise Catherine Breslauk margotuta La Toilette (1898) lanean.

Madeleine Zillhardtek eta bere Jenny Zillhardtek Parisko Julian Academian ikasi zuten, garai hartan emakumeak hartzen zituen arte eskola bakarra. Han ezagutu zituen bera bezalako artista gazteak: Anna Klumpke, Hermine David, Agnes Goodsir, Sarah Purser, Marie Bashkirtseff eta bere hasierako "arerioa" eta etorkizuneko bikotea, Louise Catherine Breslau, lehen aldiz 1884an erretratua egin ziona.[1]

1886tik aurrera, Breslau eta Zillhardt elkarrekin egon ziren. 1887an, Breslauk 'Contre Jour' margolana sortu zuen, bere maisulanetako bat, Madeleine Zillhardt-ekin osatutako bikotearen egunerokotasuna irudikatuz. Pintura Suitzako gobernuak erosi zuen 1896an eta gaur egun Bernako Arte Ederren Museoan dago. 1908an, Breslauk 'La Vie pensive' margotu zuen, bikotearen beste lan bat, gaur egun Lausanako Arte Ederren Museo Kantonalean ikusgai dagoena.

Madeleine Zillhardt bere garaiko dekoratzaile originalenetako bat bihurtu zen eta Louis Catherine Breslauk arrakasta handia izan zuen pinturaren munduan. Bi emakumeak ezinbesteko bikote bihurtu ziren Parisko arte eszenan, eta harrera egin zieten Henri Fantin-Latour, Auguste Rodin edo Edgar Degas bezalako artistei. Degasen biografia idatzi zuen Madeleine Zillhardtek.[2]

Lehen Mundu Gerran, Zillhardtek bere burua nabarmendu zuen zibilen aurkako bonbardaketak ukatzen zituzten lanei esker, hala nola Fluctuat nec mergitur, Paris bonbardatua, 1918an egina eta gaur egun Aire eta Espazioko Museoaren bilduman dagoena.[3] Gainera, Louis Catherine Breslaurekin batera, soldaduen, erizainen eta medikuen erretratuak margotu zituzten, frontera joan aurretik, beren familiei emateko.

Gerra ostean, Louis Catherine Breslauren osasunak okerrera egin zuen eta 1927ko maiatzaren 12an hil zen Parisen. Handik aurrera, Madeleine Zillhardtek bere bizitza osoa eman zuen bikotekidearen lana iraunarazten saiatzen, hainbat museotara egindako dohaintzen bidez: ez zuen bikotekidearen lana gehiegi sakabanatzen utzi eta hari esker nazioarteko bildumetan dago orain.[4] Saint-Quentin-en (bere jaioterrian), 'Antoine Lécuyer Musée' museoan Sous la lampe. Madeleine Zillhardten erretratua lana dago erakusgai.[5]

Parisko kale batek, 6. barrutian kokatua, Place Louise-Catherine-Breslau-et-Madeleine-Zillhardt izena du.[6]

Louise-Catherine ontzia aldatu

1928an Madeleine Zillhardtek hormigoizko gabarra erosi zuen Parisen, Salbazio Armadaren eskura jartzeko. Winnaretta Singer Polignac-eko printzesa eta Singer josteko makinen konpainiaren oinordekoaren laguntzarekin, Le Corbusier-ek birgaitu zuen ontzia 1929an.[7]

Madeleine Zillhardten nahierara, ontziari Louise-Catherine izena eman zitzaion Louise Catherine Breslau omentzeko. Neguan etxerik gabekoentzako aterpe bihurtu zuten eta udan neska-mutilentzako kanpaleku. Sena ibaiaren ertzean ainguratuta egoten zen, Arteen zubian eta Austerlitz zubian.

2006an, ontzia Le Corbusier Fundazioaren eskuetara igarozen.[8]

2018ko otsailaren 10ean ustekabean hondoratu zen Pariseko Sena ibaiaren uholdeetan. Louise-Catherine gabarra oraindik Austerlitzeko zubian dago, balizko berritze proiektu baten zain.[7][8]

Lana[2] aldatu

  • Zillhardt, Madeleine. 1932. Louise-Catherine Breslau et ses amis, Paris, Éditions des Portiques.
  • Zillhardt, Madeleine. 2015. Monsieur Edgar Degas, Paris, L'Echoppe. [edizio berria]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu