Maddiren trajeria

Pastorala

Maddiren trajeria Gerardo Mungiak idatzi duen pastoralaren izenburua. Lana 2022an taularatu nahi dute, Xaretan, urriaren 15 eta 16an, Zugarramurdiko leizetan, eta hirugarren saio bat ere aurreikusten dute Saran. Errejenta Pantxika Urruti izango da eta harekin lau herrietako 100 pertsona baino gehiago arituko dira antzezpen honetan.[1]

Maddiren trajeria
Jatorria
Argitaratze-data2022
IzenburuaMaddiren trajeria
Ezaugarriak
Genero artistikoapastorala
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
Oinarrituaabesti herrikoi
LibretistaGerardo Mungia
Argumentu nagusiaizaki mitologikoa

Argumentua aldatu

Gerardo Mungiak, Pintxek, idatzi du pastorala. Gaia euskal mitologiaren gai klasikoa eta kantuetan ere jasota izan dena da. Poema Benito Lertxundik, Jean Mixel Bedaxagarrek eta Haizea taldeak kantu bilakaturik abestu izan dituztenak. Piarres Lafitte baxenafarrak ‘Maddi oreina bilakatu neska’ izena eman zion 1965ean, baina Mungiari eta herritarrei izena aldatzea egokiagoa zela iruditu zitzaien, antzerkiarekin bat egin dezan.[2]

Antzezlanak egunez orein eta gauez neskatila den Maddiren istorioa kontatzen du. Etxeko zakurrek oreina hilko dute eta hortik abiatzen da istorioa, nerabetasunetik gaztetasunerako bidea, ehizaren bi alderdiak, oihaneko piztiak, euskal mitologiako hainbat pertsonai. Hauekin batera, pastoralak behar duen gaiztotasuna irudikatuko dute Xaretan ezagunak izan diren inkisidoreak, Urdazubiko abadea, Pierre de Lancre, Aymeric Picaud edota Valle Alvaradok.[3]

Koordinatzaileak aldatu

Pantxika Urruty da errejenta, koordinatzaile nagusia da. Beste bortz alor ekarriko ditu oholtza gainera: idatzia, kantua, dantza, musika eta jantziak:[4]

  • Idazlana, Gerardo Mungia Pintxe
  • Musika eramailea, Patrick Calvet, bertze hamar bat musikarirekin
  • Dantza eramailea, Arnaud Izal, satan dantzetan berezitua eta dantza sozialen irakaslea, Pierre Goyaren laguntzarekin;
  • Kantu eramailea, Marylis Daguerre
  • Kostunen eramailea, Beronik Ondikola, hamar bat dendariekin jantziak egin eta josteko

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu