Mabel Sharman Crawford

Irlandako abenturazale eta idazle feminista

Mabel Sharman Crawford (Dublin, Irlanda, 1820ko ekainaren 3a - London, 1912ko otsailaren 14a) abenturazale, feminista eta idazle irlandarra zen.[1][2]

Mabel Sharman Crawford
Bizitza
JaiotzaDublin1820ko ekainaren 3a
Herrialdea Irlandako Errepublika
HeriotzaLondres1912ko otsailaren 14a (91 urte)
Familia
AitaWilliam Sharman Crawford
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakidazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta abenturazalea
KidetzaNational Society for Women's Suffrage (en) Itzuli

Biografia aldatu

Mabel Sharman Crawford 1820ko ekainaren 3an jaio zen, Dublinen. William Sharman Crawford parlamentuko kide erradikalaren eta Mabel Frideswid Crawford emaztearen zortzigarren haurra zen. Bera aitarengandik hurbila zen, pertsonalki eta politikoki, eta bere lehen liburua eskaini zion. Gurasoek bien abizenak hartu zituzten William eta Mabel Sharman Crawford bihurtzeko.

Sharman Crawford bidaiatzea gustatzen zitzaion abenturazalea zen. Toskanara hamar hilabeteko bidaia egin ondoren, 1849an argitaratutako Life in Tuscany lanean bere bidaia deskribatu zuen. Liburu horretan azpimarratzen da bidaiak emakumeen garapen pertsonalerako duen garrantzia, eta nekazari-jabeen mendean makurtzen ziren nekazarien egoera aztertzen du. Through Algerian gauza bera egin zuen, 1863an, Aljeriara bidaiatu ondoren.

Emakumeen Sufragiorako Sozietate Nazionalaren Batzordeko kidea zen. Feminista, sexismoa salatzen zuen zalantza izpirik gabe, eta, 1893an, jotako emakumeei buruzko artikulu bat argitaratu zuen: "Maltreatment of Wives" (Emazteekiko tratu txarrak) Westminster Review-en.[3] 'Rational Dress Society' sostengatu zuen, emakumeak eroso jantzi ahal izatea eskatzen zuen elkartea.[4]

1861ean, aitaren heriotzaren ondoren jasotako jaraunspenari esker, Timoleagueko (West Cork) nekazaritza-jabetza batean inbertitzeko aukera izan zuen, non aitaren nekazaritza-teoriak eta erantzukizun sozialaren printzipioak praktikan jarri baitzituen.

Mabel Sharman Crawford 1912ko otsailaren 14an hil zen, Camden Hill Roaden (Londres).[5]

Argitalpenak aldatu

  • Life in Tuscany (1849)
  • Through Algeria (1863)
  • The Wilmot family (1864)
  • Experience of an Irish landowner (1888)
  • Fanny Dennison (1852)
  • Rhymed reflections (1921)
  • Registry offices: a paper read at the Conference of the National Vigilance Association (1886)
  • Social scares (1888)

Erreferentziak aldatu

  1. «Mabel Sharman Crawford | owlapps» www.owlapps.net (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  2. (Ingelesez) Gray, Peter. (2017). Corporaal, Marguérite ed. «Mabel Sharman Crawford’s Life in Tuscany: Ulster Radicalism in a Hot Climate» Traveling Irishness in the Long Nineteenth Century (Springer International Publishing): 35–50.  doi:10.1007/978-3-319-52527-3_3. ISBN 978-3-319-52527-3. (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  3. At the Circulating Library Author Information: Mabel Sharman Crawford. .
  4. Consuelo Marie Rockliff-Steiin. (2011-09-30). Pre-Raphaelite Ideals and Artistic Dress. .
  5. Probate details. .

Bibliografia aldatu

  • Peter Gray, « Mabel Sharman Crawford’s Life in Tuscany: Ulster Radicalism in a Hot Climate », dans Marguérite Corporaal & Christina Morin (dir.), Traveling Irishness in the Long Nineteenth Century, Springer International Publishing AG, 2017 (ISBN 3319525263), p. 35-50.
  • « Mabel Sharman Crawford », dans Mary F. McVicker, Women Adventurers, 1750-1900: A Biographical Dictionary, with Excerpts from selected travel writings, McFerland & Co, 2013, p. 55-56.

Kanpo estekak aldatu