MDMA

konposatu kimiko

MDMA MetilenoDioxiMetAnfetamina izeneko substantzia kimikoa da. Estasia bezala ere ezagutzen da. MDMA enpatogeno moduan deskribatzen da, gogo-aldartea edo egoera animikoa aldatzen duen serotonina eta dopamina moduko substantzia kimikoak isuri arazten baititu garunean. Hauek maitasuna eta laguntasuna moduko sentipenak sorrarazten dituzte.Kontsumitzaileak maitatuak eta zoriontsuak sentitzen dira. MDMA haluzinogenoa ez denez, inoiz ezingo ditu haluzinazioak eragin.

MDMA
MDMA.png
Marked thumbs up logo mdma hcl cropp.jpg
Formula kimikoa C11H15NO2
SMILES kanonikoa 2D eredua
InChl 3D eredua
Osatuta karbono, hidrogeno, nitrogeno eta oxigeno
Aurkitzailea Anton Köllisch (en) Itzuli
Mota methylenedioxyphenethylamines (en) Itzuli eta amphetamines (en) Itzuli
Ezaugarriak
Irakite-puntua 155 °C (20 mmHg)
115 °C (0,4 mmHg)
Masa molekularra 193,110279 u
Erabilera
Elkarrekintza Solute carrier family 18 member A1 (en) Itzuli eta Solute carrier family 18 member A2 (en) Itzuli
Hartzeko bidea aho bidez, mihipeko, inhalation administration (en) Itzuli, injection (en) Itzuli eta insufflation (en) Itzuli
Rola serotonergic agent (en) Itzuli, haluzinogeno eta adrenergic uptake inhibitors (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKey SHXWCVYOXRDMCX-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia 42542-10-9
ChemSpider 1556
PubChem 1615
Reaxys 158675
Gmelin 1391
ChEMBL CHEMBL43048
MeSH D018817
Human Metabolome Database HMDB0041931
UNII KE1SEN21RM
KEGG C07577
MDMA enantiomeroak: (R)-MDMA eta (S)-MDMA

Alderdi kimikoakAldatu

Konposatu honen nomenklatura sistematikoa (RS)-1-(1,3-metilenodioxifen-5-il)-N-metilpropan-2-amina litzateke, sarritan 3,4-metilendioximetanfetamina laburdura erabiltzen den arren. Bere formula molekularra C11H15NO2 da.

MDMA basea olio kolorgea da, uretan disolbaezina. MDMAren gatz arruntena klorhidrato gatza da. MDMA klorhidrato puroa uretan disolbagarria da eta kristal edo hauts zuri moduan ager daiteke.

SintesiaAldatu

20 prozesu desberdin inguru daude MDMA sintetizatzeko. Hauetatik 7 dira erabilienak bere produkzio ilegalerako.

Merck-en patentean azaldu zen metodo originala safrolaren bromazioan datza. Horrela 1-(3,4-metilendioxifenil)-2-bromopropano lortzen da eta azken hau metilaminarekin erreakzionarazten da.

Metodo xinpleena 3,4-metilenodioxifenil-2-propanona (MDP2P) erreaktibotik abiatzea da. Konposatu hau oso erabilia da elikagai industrian, zaporea emateko, eta koloniagintzan osagai gisa. MDP2P konposatua piperonala, isosafrola edo safroletik sintetizatu daiteke. Safrolaren isomerizazioz isosafrola lortu daiteke, base sendo baten presentzian. Ondoren isosafrola MDP2P-ra oxidatu daiteke.

Beste metodo bat safrola MDP2P artekarira zuzenean oxidatzea litzateke, Wacker-en prozesua erabiliz; hau da, paladio katalizatzailea erabiliz. Jarraian, MDP2P artekariaren aminazio erredukzioaz MDMA errazemikoa lortzen da: (R)-MDMA eta (S)-MDMA konposatuen nahastea 1:1 proportzioan.

MDMA kantitate handiak egiteko, olio lurrunkor kantitate erlatiboki txikiak behar dira. Ocotea cymbarum olio lurrunkorrak, adibidez, %80 eta %94 tarteko safrol konposizioa ohi du.[1]

Kontsumorako moduakAldatu

Arestian aipatu bezala, MDMA kristal edo kristal hauts moduan lor daiteke. Hortik datorkio «kristal» izena. Konpaktante eta aglutinatzaileak dituzten piluletan komertzializatu ohi da ere. Kasu honetan hartutako dosiaren neurria neurtzea zaila da, pilulen purutasuna eta MDMA konposizioa ezezaguna izan ohi delako. Honen arabera, heldu baten dosia 60 mg eta 290 mg artean egongo litzateke.

Irensketa modu anitz daude: arrozaz egindako paperaz estalitako kapsuletan ( hauei «bonbatxo» izena ematen zaie), pipuletan, disolbatuz eta injektatuz edo sudurretik aspiratuz. MDMA salerosketaren debekuak ekarri duen arazoetako bat extasi izenez saltzen diren pilulek MDA, MDEA, DXM, kafeina, opiazeoak, analgesikoak edota ketamina eduki dezaketela da. Gainera, Sassafras olio horniduraren murrizketa globalak arazo hau areagotu du. Sustantzia gehigarri hauek MDMAren sintesitik lortzen diren produktuak dira eta MDMArekin nahastuz ondorio larriak eduki ditzakete. Ketaminaren kasuan bihotz-biriken gelditzea ere gerta daiteke. Kristal hauts moduan saltzen den MDMAk metilona, etilona, MDPV, mefedrona edo “bainu-gatz” izenez ezagututako beste edozein konposatu gehigarri eduki dezake

Giza gorputzak MDMArekiko tolerantzia garatu dezake. Beraz, bere kontsumo jarraiak drogaren efektuen intentsitate eta ezaugarrien murrizketa dakar. Denboraldi jakin batez kontsumitu ezkero «magia galera» efektua gerta daiteke. Efektu hau enpatia eta musikarekiko sentimendu sakona galtzean datza. Hala eta guztiz ere, hipertentsioa, pupilen dilatazioa eta deshidratazioa inoiz desagertzen ez diren efektuak dira.

MDMAren ajea akidura fisiko eta mentala eta pentsatzeko zailtasunarengatik ezaugarritzen da. Gauzak horrela, sujetua orduz etzanda eta isilik egon daiteke.[2][3]

EraginakAldatu

MDMAk garunak serotonina eta dopamina gehiago ekoiztea eragiten duela ematen du. Serotoninak gure gogo-aldarteari eragiten dio; dopaminak, berriz, erlaxazioa bultzatu eta mina arintzen du.

Lehenengo sentsazioa ordubetera agertzen da, sakona eta deskribatzen zaila da (hotzikara iraunkor baten moduko arintasun fisiko eta mentaleko egoera bat da; hortik datorkio hain zuzen droga honi bere izena). Ondoren, noizbehinka berriz ere agertzen da, baina geroz eta intentsitate txikiagoarekin. Bukaera arte irauten duen egoera hau modu askotara deitu daitezke.

Estasiaren ondorio nagusiena enpatia da ,hau da,pertsonen arteko intimitatearen eta komunikazioaren handitzea alegia.Era berean,sosegua,beldur eta tentsioen liberazioa,mugimenduen askatasun handiagoa,pentsamenduen argitzea,ikusmeneko hautematearen eraldaketak eta ukimenaren eta entzumenaren hobetzea eragiten ditu.

Energia maila handitzea da, gau osoan salto eta dantza egiteko gogoa izateraino. Neke fisikoaren sentsazioa ere ekiditen du, estimulazio eta erlaxazio uneak konbinatzen, eta maitemintzearen antzeko egoera emozional bat eragiten. Estasia ez da afrodisiakoa, nahiz eta ukitzearen eta ukitua izatearen plazera indartu. Sentsualitatea eragiten du.

  • Begi ninien dilatazioa eragiten du.
  • Begiko giharren indarra galtzen da
  • Sentsibilitatea galtzen da. (Egarria desagertzen da.)
  • Hipertentsioa eragiten du.
  • Bihotzeko taupadak azkartu egiten dira.
  • Estimulazio gehiegi jasan dezakezu, urduri jarri eta baita panikoa sentitu.
  • Haluzinazioak eduki ditzakezu.
  • Ordu askoan dantzan ibiliz gero, gorputza berotu egiten da, eta deshidratatuta gera daiteke.
  • Bat-batean memoria gal dezakezu.
  • Eraginak desagertzen doazen heinean, bizitzarik gabe bezala sentitzen zara eta zure gogoak gainbehera egiten du.
  • Paranoia, depresioa eta panikoa sentituko dituzu beharbada.

ItxuraAldatu

Estasia neurri eta kolore ezberdinetako piluletan merkaturatzen da eta normalean logotipoak izaten ditu idatzirik, adibidez oso irudia. Estasia normalean pilula moduan kontsumitzen den sintesi droga bat izan arren, pilula txikitu eta esnifatzen dutenak ere badaude. Bere ezaugarri nagusia emozioetan aldaketak eta neurri txikiagoan, pertzepzioan eraldaketak eragiten dituela izango lirateke.


GaindosiaAldatu

Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Paniko atakea: zure laguna paranoiko agertzen bada, eta antsietatea eta panikoa edukitzen hasten bada, jendetsua ez den leku lasai batetara eraman ezazu, eta lasaitzen saiatuz zaitez. Berotasuna: eraman ezazu zure laguna leku fresko batetara eta emaiozu freskagarri bat, edari energetiko bat;ez uzti azkar edaten. Hitz egin edo mugitzeko gaitasun eza: egoera kritiko edo heriotza ekarri dezakeen arrisku egoera baten lehenengo síntoma izan daiteke, toxikazioa bezala ezagutzen dena alegia. Konortea galtzen badu, larrialdi zerbitzuetara joan. Inkontziente dagoenean gorakoa botatzen badu, arnasten jarraitzen duela kontrolatu.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Podcast: MDMA and the malleable mind, and keeping skin young» Nature 2019-04-03 doi:10.1038/d41586-019-01075-z. Noiz kontsultatua: 2020-06-06.
  2. (Ingelesez) Luciano, Randy L.; Perazella, Mark A.. (2014-06). «Nephrotoxic effects of designer drugs: synthetic is not better!» Nature Reviews Nephrology 10 (6): 314–324. doi:10.1038/nrneph.2014.44. ISSN 1759-507X. Noiz kontsultatua: 2020-06-06.
  3. (Ingelesez) MDMA. 2020-05-29 Noiz kontsultatua: 2020-06-06.

Kanpo estekakAldatu