Mạc dinastia (vietnameraz: Nhà Mạc; Hán Việt: 莫朝, Mạc Triều) Vietnamgo klana izan zen, 1527tik 1592ra Tonkin inguruan izen bereko dinastia ezarri zuena, jatorrizko Le dinastiari aginpidea kenduta.

Mạc dinastia
莫朝
1527 – 1592
Monarkia eta Autonomia estatua
Geografia
HiriburuaĐông Kinh (1527–1592)
Cao Bình (1592–1677)
Kultura
Hizkuntza(k)Annamera, mandarinera
ErlijioaTaoismo, Neo-konfuzianismo, Budismoa
Historia

Historia aldatu

Mac familiako kideak Le dinastiako (1428-1787) erregeen ministroak ziren, baina 1527an, Mac Dang-dung jeneralak, Le dinastia ahulduta ikusirik, jatorrizko dinastiaren tokia hartu zuen. Handik zortzi urtera, Nguyen familia ahaltsuak Le erregeak ezarri zituen berriro aginpidean eta kanpora egotzi zuen Mac familia. Hala ere, Vietnamgo iparraldean erreinu bat osatzeko ahalmena izan zuen Mac familiak, Txinak lurralde burujabetzat onartu zuena. Barne arazoek ahuldurik, Mac familiak lurralde gehiena galdu zuen 1592an; hala eta guztiz ere, Txinaren laguntzarekin, lurralde txiki bati eutsi zion Vietnamen eta Txinaren arteko mugan, 1677. urtea arte.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu