Lycette Darsonval (jaiotza-izena: Alice Perron ; Coutances, 1912ko otsailaren 12a - Saint-Lô, 1996ko azaroaren 1a) frantses dantzaria izan zen.

Lycette Darsonval

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlice Andrée Marie Perron
JaiotzaCoutances1912ko otsailaren 12a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaSaint-Lô1996ko azaroaren 1a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Rosita Cérès (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaktorea, ballet dantzaria eta koreografoa

IMDB: nm1058173 Find a Grave: 8271355 Edit the value on Wikidata

Gaztetatik erakutsi zuen dantzarako zaletasuna. Parisko Operaren Dantza Eskolan egin zituen lehen ikasketak, eta 1930ean, bertako dantza taldean sartu zen. Bere lehen emanaldia Sylvia izan zen. 1933an Varsoviako dantza-lehiaketa batean parte hartu zuen Lycette Darsonval izenarekin, eta lehen saria eraman zuen. Harrezkero, izen horrekin izan zen munduan ezaguna. Estatu Batuetan ibili zen Serge Lifar dantza zuzendariaren agindupean, eta errusiar talde batean sartu zen. Talde horretan Lioubov Egorova izan zuen irakasle, eta Europan eta Tunisian ibili zen errepertorio klasikoa dantzatzen. Hainbat lan interpretatu zituen: Elvire (1937, Albert Avelinerena), Oriane eta maitasun printzea (1938, Serge Lifarrena), Sylvia (1941), Giselle, Joan de Zarissa (1942), Fedra (1950), Zinema (1953), Salomeren tragedia. Dantzaren interpretazioa utzi ondoren, irakaskuntzan aritu zen hainbat urtez. 1979an igo zen berriro agertokira Garnier jauregian Sylvia antzeztera.

Erreferentziak aldatu