Lurdes Huizi
Lurdes Huizi Perurena (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1958 - ib., 2020ko apirilaren 30a)[1]
Lurdes Huizi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Goizueta, 1958 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | 2020ko apirilaren 30a (61/62 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea eta zuzentzailea |
Euskalduntze-alfabetatzea, euskara elkarteak, euskarazko hedabideak. Euskalgintzako hainbat arlotan jardun zuen, lan profesionala konpromiso sozialarekin uztartuz. [2]
Biografia
aldatuIbilbide profesionala
aldatuEuskalgintzan
aldatuEuskalduntze-alfabetatzean hasi zuen Huizik euskalgintzako ibilbidea, 1980ko hamarraldian: AEKn, euskara irakasle, Hernanin (Gipuzkoa). Hernani haren bigarren herria zen. AEKn bertan, urte batzuk Donostian egin zituen, bulegoan, material arduradun, eta Hernanira itzuli zen gero: euskaltegiko irakasle jardun zuen, eta eskualdeko arduradun ere izan zen.[3] Euskalduntze-alfabetatzea utzita, kultura arloan aritu zen zenbait urtez, 1990eko hamarraldi hasieran: Bitarte enpresan aritu zen, liburu banaketaren esparruan, komertzial gisa lanean. Hernaniko euskalgintzan jarraitu zuen urte haietan, hala ere.
Doberako lehen langilea
aldatu1990eko hamarkadaren hasieran hasi ziren herri ugaritan euskara elkarteak sortzen, eta Hernaniko Dobera elkartea sortu zenean, inguruan zen Huizi. Legez osatu zutenean, 1993 bueltan, lehen langilea izan zen. Hernaniko Kronika egunkaria sortzeko bidean aritu zen. Bulegoko arduraduna izan zen. Hark eramaten zituen udalarekiko harremanak, egitasmoak zein diru kontuak.[4]Doberakoen azken agurra. [5]
Berria egunkarian
aldatu2004an hasi zen BERRIAn lanean eta hamasei urteko bidea egin zuen bertan: edizioburu lehenik, eta zierrearen arduradun azken urteetan. Egunkarian ez zen haren izena ageri, baina katebegian ezinbesteko pieza zen. 2019an Korrikaren lekukoa hartu zuen, lehen aldiz, BERRIAko langileen kilometroan.
Boluntario lana
aldatuBoluntario lana izan zuen bizitzako beste ardatz bat, izan ere: urteak eman zituen Goizuetako suhiltzaile boluntarioetan. Anbulantzia gidaria zen. Ikastaroa egin zuen, eta anbulantziako laguntzaile boluntarioa zen, larrialdietan gaixoak eramaten zituena. Goizuetako suhiltzaileen azken agurra jaso zuen.[6]
Heriotza
aldatu61 urterekin hil zen minbiziaren eraginez.
Omenaldia
aldatuGoizueta, bere jaioterriko plazan omenaldia egin zioten. Suhiltzaile boluntarioek sirenak piztu zituzten, eta herritarrek ondorengo bertsoa kantatu zioten:[7][8]
Ze berri txar ta tristea / jasoa dugun tamalez. / Nahi ez genuen unea / iritsi da zoritxarrez. / Taldekide bat joatea / ezin da ulertu errez. / Nahiz ta zuk nahiko zenuken / guk hau hartzea umorez. / Euskaltzalea izatez, / suhiltzailetan bolondres, / beti muxutruk laguntzen, / bueltan ezer jaso nahi ez! / Bihotz ona erakutsiz, / goiz, arratsalde ta gauez. / Mila esker denagatik, / agur eta ohore Lurdes.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Lurdes Huizi Perurena - ARRANDEGI FAMILIA - Eskela - Eskelak» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
- ↑ Goikoetxea, Garikoitz. «Lurdes Huizi BERRIAko lankidea hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-01).
- ↑ «Lurdes Huizi Perurena - HERNANIALDEKO AEK-KO IRAKASLEAK - Eskela - Eskelak» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
- ↑ «Lurdes Huizi hil da, Dobera Euskara Elkarteko aurreneko langilea - Urumea» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
- ↑ «Lurdes Huizi Perurena - Dobera Euskara Elkartea - Eskela - Eskelak» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
- ↑ «Lurdes Huizi Perurena - GOIZUETAKO SUHILTZAILEAK - Eskela - Eskelak» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
- ↑ Berria. «Goizuetako herriak omenaldia egin dio Lurdes Huiziri» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-01).
- ↑ «Lurdes Huizi Perurena omendu du Goizuetako herriak - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).