Luis Alaba

politikari espainiarra
Luis Alaba Sautu» orritik birbideratua)

Luis Alaba Sautu (Murgia, 1890eko azaroaren 18a - Madril, 1943ko maiatzaren 6) EAJko buruzagi arabar historikoa izan zen.

Luis Alaba
Bizitza
JaiotzaMurgia1890eko azaroaren 18a
Herrialdea Araba
HeriotzaMadril1943ko maiatzaren 6a (52 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Gaztea zela Madrilera joan zen ingeniaritza kimikoa ikastera. Espainiako hiriburuan EAJra afiliatu zen. Gasteiza itzulita (1915ean) hiri honetako Euskal Gaztedia taldean integratu zen. 1917an EAJk Arabako Madrileko Gorteetarako hautagai izendatu zuen.

Espainiako Gerra Zibila lehertu zenean (1936an) Araba Buru Batzarreko buruzagietako bat zen [1]. Gerra galduta, Alabak klandestinitatean jardun zuen, barruko erresistentzia antolatuz eta euskal presoei eta haien familiei behar zuten laguntza emanez. Era berean, II. Mundu Gerra hasi zenean erbesteko Eusko Jaurlaritzaren artekari bihurtu zen, eta honen bidez frankismoaren errepresio latzaren berri eman zion Frantziako Gobernuari.

1941ean agintari frankistek Gasteizen atxilotu zuten. Bere bizitza salbatzeko nazioarteko ahaleginak egin baziren ere (Pétain mariskal frantziarrarena eta Vatikanoarena, besteak beste) frankistek Madrilen fusilatu zuten 1943ko maiatzaren 6an [2].

Erreferentziak aldatu

  1. Luis Alava Sautu Auñamendi Entziklopedia (Gaztelaniaz)
  2. Luis de Alava, un resistente Vasco Iñaki Anasagasti (Gaztelaniaz)