Luhartz
Luhartza (Gryllotalpa gryllotalpa) Gryllotalpidae familiako ortopteroa da, ia mundu osoan bizi dena. Gryllotalpa izen zientifikoa latinezko gryllus (kilker) eta talpa (sator) hitzen lotunea da, lur azpian bizi delako[1]. Euskaraz: lur + artz. Ez da luhar hitzarekin nahastu behar, azken hau lur-zizarea izendatzeko erabiltzen den hitza baita.
Luhartz | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Orthoptera |
Familia | Gryllotalpidae |
Generoa | Gryllotalpa |
Espeziea | Gryllotalpa gryllotalpa Linnaeus, 1758 |
Aipatu bezala, lurpean bizi dira intsektu hauek. Zuloak eta gelak industen dituzte horretarako garatuak dituzten aurreko anka parearekin. Bertan erruten dituzte arrautzak emeek. Arrek emeak erakarri eta beste arren kontra borrokatzeko erabiltzen dituzte anka berezi horiek. Helduek hegoak dituzte baina gutxitan erabiltzen dituzte.
Emeak arrak baino handiagoak dira, eta 40-46 mm luze dira. Arrek 35 eta 41 mm arteko luzera dute.
Jatorriz Eurasia eta Afrika iparraldea da haren habitat naturala, baina azken urteetan Amerikar kontinentean ere agertu da, nahigabean gizakiak sarturik.
Oldarkorrak izan daitezkeen arren, ez dira meatxua gizakiarentzat. Hala ere, orojaleak izaki nekazaritzari nolabaiteko kalteak eragin diezazkiokete.
Erreferentziak
aldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |