Louis Joinet (Nevers, 1934ko maiatzaren 26a - 2019ko irailaren 22a) frantziar legelaria izan zen.

Louis Joinet

Syndicat de la Magistrature (en) Itzuli lehendakari

1970 - 1972 - François Colcombet (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLouis François Marie Joinet
JaiotzaNevers1934ko maiatzaren 26a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 19. barrutia2019ko irailaren 22a (85 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Germaine Joinet (en) Itzuli  2008)
Hezkuntza
HeziketaFrench National School for the Judiciary (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmagistratua

François Mitterrand Frantziako presidente ohiaren aholkularia izan zen (1981-1995), eta aldi hartako bost lehen ministroren aholkulari ere bai. Frantziako Gorte Goreneko magistratu izan zen, eta, giza eskubideen alorrean, NBEren ordezkaria munduko hainbat gatazkatan.[1]

Euskal Herriko gatazkan ere jarri zuen bere alea, azken urtetan, batik bat. Esate baterako, 2014an eta 2015ean Ipar Euskal Herriko ordezkaritza batekin lanean aritu zen Joinet, Parisen, euskal gatazkaren ondorioen atalean. Eta Frantziaren jarrera salatu zuen 2016an prentsaren aurrean. ETAren armagabetze egunean, 2017ko apirilaren 8an, Baionan izan zen. Oholtzan egon zen eta mintzaldia egin zuen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Louis Joinet frantziar jurista hil da» Berria 2019-09-22 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.


  Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.