Errore-detekzio

Datuen transmisioan gertatzen diren erroreak detektatzeaz eta erroreren bat duen informazioa berriro transmititu behar dela ohartarazteaz arduratzen den protokolo-zatia

Matematikan, informatikan eta informazio-teorian, erroreen detekzioa eta zuzenketa teknika garrantzitsua da datuen integritatea ziurtatzeko. Hainbat prozedura eta gailu erabiltzen dira horretarako.[1]

Ezkerreko irudian agertzen diren erroreak zuzentzeko, Goddard-eko zientzialariek CD eta DVDetan erabili ohi den Reed-Solomon teknika aplikatu zuten. Ohiko akatsak falta diren pixel ak (zuriak) eta seinale faltsuak (beltzak) dira.

Hainbat ordenagailuren eta dispositiboren arteko komunikazio etengabea, askotan datu-komunikaziorako diseinatu gabeko kanalen bitartez (telefono-lineak esaterako), zarata sor dezake, eta horren ondorioz erroreak.

Datuen integritatea ziurtatzeko lortu behar da erroreak hautematea, eta ahal den neurrian zuzentzea (edo komunikazioa errepikatzea). Erroreak detektatu eta zuzendu ahal izateko transmititutako datu-blokeetan erredundantzia txertatzen da, bit gehigarriak barneratuz.

Oinarrizko bi estrategia garatu dira erroreen detekzioari eta zuzenketari begira:

  • Datu-bloke bakoitzean informazio erredundante nahikoa sartzea bit okerrak detektatu eta zuzendu ahal izateko. Erroreak zuzentzeko kodeak erabiltzen dira kasu horretan.
  • Datu-bloke bakoitzean erroreak detektatzeko behar den informazio erredundantea bakarrik sartzea. Kasu horretan, erredundantzia-biten kopurua txikiagoa da. Akatsak detektatzeko kodeak erabiltzen dira honetarako.

Kode detektatzaileak aldatu

Paritate sinplea (paritate horizontala) aldatu

Bidali nahi dugun datu-kateari bit gehigarri bat, paritate bita, eranstean datza. Bit gehigarri horren balioarekin ziurtatuko da 1 egoeran dauden biten kopurua bikoitia dela.

Hartzaileak datu-katea aztertzean ziurtatu beharko du, paritate-bita ere kontuan hartuta, bat egoerako biten kopurua bikoitia dela; eta hala ez bada errorea detektatzen da.

Teknika honen ahulezia da bit baten errorea detektatzen duela baina erroredun bitak bi badira (edo kopuru bikoitia) erroreak ez direla detektatuko.

CRC kodeak eta checksum ahaltsuagoak dira alde horretatik.

Erreferentziak aldatu

  1. G. J. Simmons, "A survey of Information Authentication". Contemporary Cryptology, The science of information integrity, ed. GJ Simmons, IEEE Press, New York, (1992)

Kanpo estekak aldatu