Los Arcosko Bostiriak
Nafarroa Garaiko eskualde historikoa
Los Arcosko Bostiriak edo Bostiriak[1] Nafarroa Garaiko eskualde historiko bat dira, bost herrik osatua, Lizarrako merindadean dagoena. Los Arcos da herri nagusia, eta besteak dira Armañantzas, El Busto, Santsol eta Torres del Rio[2].
Kokapena
aldatuHistoria
aldatuBostiriak Gaztelaren parte izatera igaro ziren 1463. urtean, Nafarroako Erresumak independentzia galdu aurretik, eta ez ziren Nafarroara itzuli 1753. urtera arte. Itzulerarako baldintza izan zen mahastiak desegitea Bostirietan, ardo ekoizpen handia egiten zutelako esportaziorako. Nafarroako Gorteek galerazia izan zuten hainbat urtez Bostirietako ardoa Nafarroa Garaian sartzea, eta horregatik funtsezko puntua izan zen ardoa negoziazioetan[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Los Arcosko Bostiriak - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
- ↑ a b «LOS ARCOS (NAVARRA)» www.fernandezdearcaya.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).