Lorenzo Mascheroni

matematikari italiarra

Lorenzo Mascheroni (Bergamo, 1750ko maiatzaren 13a - Paris, 1800ko uztailaren 14a) italiar matematikaria izan zen.

Lorenzo Mascheroni
Lorenzo Mascheroni 1.gif
Bizitza
JaiotzaBergamo1750eko maiatzaren 13a
HeriotzaParis1800ko uztailaren 14a (50 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Pavia (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
italiera
Ikaslea(k)Lazzaro Spallanzani
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, poeta, fisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)University of Pavia (en) Itzuli
KidetzaXL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Izengoitia(k)Dafni Orobiano
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Hasieran greziera eta poesia interesatzen bazitzaizkion ere, Paviako matematika irakasle bihurtu zen gerora.

Bere Geometria del Compasso liburuan, erregela eta konpasarekin eraiki daitekeen edozein irudi geometriko konpasarekin soilik ere eraiki daitekeela frogatu zuen, 1797an. Gaur egun badakigu Georg Mohr matematikariak lehenago plazaratu zuela frogapena (1672an), ziurrenik Mascheronik ezagutzen ez zuen liburu batean. Baieztapenari gaur egun Mohr-Mascheroni teorema deritzo.

Bestalde, bere Adnotationes ad calculum integrale Euleri (1790) liburuan Euler-Mascheroni konstantearen hurbilpen bat kalkulatu zuen.