Loreen Etxea (serbokroazieraz: Kuća cveća or Kuća cvijeća, Кућа цвећа; mazedonieraz: Куќа на цвеќето; eslovenieraz: Hiša cvetja) Josip Broz Tito (1892-1980), Jugoslaviako Errepublika Sozialisten Federazioko buruzagia (1945-1980) eta Jovanka Broz (1924-2013) senar-emazteak lurperatuak dauden mausoleoaren izena da. Belgradeko (Serbia), Dedinje auzuneko Jugoslaviako Historia Museoaren eremuan kokatzen da.

Loreen Etxea
Kuća cveća
Barnealdea
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Serbia
Serbiaren banaketa administratiboaCity of Belgrade
Hiria Belgrad
Koordenatuak44°47′12″N 20°27′06″E / 44.7867°N 20.4517°E / 44.7867; 20.4517
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1975
Erabileramuseoa
Arkitektura
Webgune ofiziala

Izenaren jatorria aldatu

Tito 1980ko maiatzaren 4ean hil zen. Ordutik eta Jugoslaviako Errepublika Sozialisten Federazioa desagertu bitartean bere hilobia loreez estalia egon zen. Hortik datorkio "Loreen Etxea" izena.

 
Josip Broz Titoren hilobia mausoleoaren barruan.

Historia aldatu

“Loreen Etxea” 1975. urtean eraiki zen, Stjepan Kralj arkitektoaren egitasmo batean oinarritua. Hasiera bateko asmoa, Josip Brozen atsedenaldietarako neguko lorategi (902 m2-ko azalera) bat eraikitzea izan bazen ere, Titoren hil eta gero mausoleoan bihurtu zen. Hiru eremuk osatzen dute: erdiguneko lorategia eta albo bietako korridore paralelo zabalak. Sarbidearen beste aldean, Belgrad hiriaren ikuspegia dagoen zabalgunearen erdian, Titoren nahiari jarraikiz lurperatu zuten 1980an.

Jugoslaviako Errepublika Sozialisten Federazioa desagertu zenean, mausoleoa eta museoa bisitariei itxita egon zen eta guardia militarrak egiten zuen zaintza kendu zuten. Hamar urte pasatxo geroago, mausoleoa eta museoa berriz ere zabaldu ziren. Bisitari gehienak maiatzaren 25an hurbiltzen dira, Titoren jaioteguna eta iraganeko Jugoslaviako Gazteriaren Eguna ospatzera.

Argazki galeria aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu