Lord Kitchener Wants You

Lord Kitchener Wants You (edo Lord Kitchenerrek Zu Nahi Zaitu euskaraz) 1914an sortutako erreklutamendu kartel bat izan zen, Alfred Leetek diseinatua. Kartelean Lord Kitchener Gerrarako estatu-idazkari britainiarra agertzen zen, "WANTS YOU" hitzak azpian zituela.

Lord Kitchener Wants You kartela.

Kitchenerrek britaniar armadako goi karguaren kapela soinean, ikusleari hitz egiten dio (zuzenean seinalatuz) Erdialdeko Potentzia aurka armada britainiarrean izena eman dezan. Lehen Mundu Gerrako irudi ikoniko eta gogoangarrienetako bat kontsideratzen da. Eragin handiko irudi eta eslogana izan da, beste herrialde batzuetako imitazioak ere inspiratuz.[1]

Imitazioak aldatu

Lord Kitchenerren kartel honek antzerako beste hainbat kartel inspiratu ditu urteetan.

Euzko Alderdi Jeltzaleak Euzkadi'k Bear Zaitu literalki zioen bat sortu zuen 1972ko Aberri Egunerako, eta 1977an, EAJ Hego Euskal Herrian legal bihurtu zutelarik, afiliazio kanpainetan eta pegatinetan erabili zuen[2].

Munduko beste kartel ezagun batzuk:

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Kitchener: The most famous pointing finger» BBC News 2014-08-04 (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  2. EAJ-PNV. (2017-03-23). Euskadik behar zaitu afiliate. (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  3. (Ingelesez) «WarMuseum.ca - Canadian Wartime Propaganda - First World War» www.warmuseum.ca (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).

Kanpo estekak aldatu