Lopez (XVIII. mendea)
Lopez XVIII. mendeko apaiz eta euskal idazlea izan zen, jatorriz Jutsikoa. Ibarreko erretorea izan zen. 1782an Alfonso Rodriguezek XVI. mendean idatzitako Práctica de la perfección cristiana liburua euskaratu eta Avignon-en argitaratu zuen Alphonsa Rodriguez izenez. Lan horretarako Amikuzeko baxenafarrera erabili zuen [1]. Hizkuntza aldetik, mendebaldeko euskaldun askorentzat, deigarria da liburuko alokutiboaren, xukaren, erabilera.
Lopez (XVIII. mendea) | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Nafarroa Beherea, ? | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiza, idazlea eta itzultzailea |
Lanak
aldatu- Alphonsa Rodriguez Jesusen Compagnhaco Aitaren Guiristhinho perfeccioniaren praticaren pparte bat Heuzcarala itçulia, Heuzcara becic eztakitenen daco. 1782, Avignon.