Longford konderria
Longford konderria (gaeleraz Contae an Longfoirt) Irlandako erdialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 1.091 km²-ko azalera dauka eta 39.000 biztanle inguru zituen 2011an. Longford/An Longfort da hiriburua.
Longford konderria | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Province of Ireland | ![]() | ||
ISO 3166-2 | IE-LD | ||
Hiriburua | Longford | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°40′00″N 7°45′00″W / 53.666666666667°N 7.75°W | ||
![]() | |||
Azalera | 1.091 km² | ||
Mugakideak | Roscommoneko konderria, Leitrimeko konderria, Cavan konderria eta Westmeatheko konderria | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 40.873 (2016) | ||
Dentsitatea | 37,46 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Matrikula | LD | ||
longford.ie |
Geografia
aldatuNatura
aldatuShannon ibaiaren arroan kokaturik dago konderria. Lakuak (handiena Ree aintzira), zohikaztegiak, larreak eta hezeguneak dira Longfordeko konderria osatzen dutenak. Nahiko eremu laua da, izan ere mendirik altuena den Carn Clonhugh mendiak 279 metro baino ez baititu.
Herri nagusiak
aldatu- Longford/An Longfort (9.601 biztanle), hiriburua
- Ballymahon/Baile Uí Mhatháin (1.802)
- Edgeworthstown/Meathas Troim (1.544)
Historia
aldatuFarrell leinuaren lurrak izan ziren aintzina. XII mendean normandiarrek inbaditu eta Hugh de Lacy jabetu zen eremuaz. Honek gotorlekuak eta monasterioak eraiki zituen Longforden. XIV mendean ingelesen indarra ahulduz zihoan eta O'Farrelldarrek lurraldea berreskuratu zuten.
1586an eta gehiago Bederatzi Urteko Gerraren ondoren ingelesek kontrola berrezarri zuten eta 1608an konderria Connachtetik atera eta Leinsterren sartu zuten. XVII mendean lurraldea kolonizatua izan zen.
Pertsona ezagunak
aldatu- Michael Gomez (1977- ), boxeolaria
Iruditegia
aldatu-
Longfordeko katedrala
-
Carrigglas Manor jauregia
-
Ardagheko katedralaren aztarnak
-
Ubide Handia
Kanpo estekak
aldatu{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page