Ree aintzira (ingelesez Lough Ree, irlanderaz Loch Rí edo Loch Ríbh) Irlandaren erdialdean dagoen aintzira da, Shannon ibaiak eratzen duen hiru laku handietako bat. Hiru konderritan zabaltzen da, Leinsterreko Longford eta Westmeath eta Connachteko Roscommon. Aintziraren iparraldean Lanesboro herria dago eta hegoaldean Athlone.

Ree aintzira
Lough Ree
Loch Rí
Datu orokorrak
Garaiera38 m
Motaaintzira
Luzera25 km
Zabalera6,2 km
Azalera105 km²
Sakonera35 m
Bolumena650 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak53°30′N 7°58′W / 53.5°N 7.97°W / 53.5; -7.97
Hidrografia
Betebidea
HustubideaShannon
Erresidentzia denbora0,22 a
Arroaren azalera4.530 km²
Arro hidrografikoaShannon River Basin (en) Itzuli
Shannon ibaiko aintzirak.

Aintziraren iparraldean Inchcleraun (irlanderaz Inis Cloithreann) uhartea dago eta monasterio bat dago gainean. Maeve erregina bertan hila izan zela esaten da. Vikingoak ere ibili ziren inguruan. Uharte txiki gehiago ere badaude baina 1950etik aurrera ez da inor bizi beraietan.

Shannon ibaiak eratzen dituen hiru aintzira nagusien artean erdian dagoena da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu