Roscommon konderria
Roscommon konderria, County Roscommon edo Contae Ros Comáin Irlandako erdialdean dago, Connachteko probintziaren barruan. 2.547 km²-ko azalera dauka eta 2011an 64.065 biztanle zituen. Hiriburu eta hiri nagusia Roscommon/Ros Comáin da.
Roscommon konderria | |||
---|---|---|---|
Irlandako Errepublika | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika | ||
Province of Ireland | Connacht | ||
ISO 3166-2 | IE-RN | ||
Hiriburua | Roscommon | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°45′N 8°15′W / 53.75°N 8.25°W | ||
Azalera | 2.548 km² | ||
Mugakideak | Mayoko konderria, Sligoko konderria, Leitrimeko konderria, Longfordeko konderria, Westmeatheko konderria, Offalyko konderria eta Galwayko konderria | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 64.436 (2016) | ||
Dentsitatea | 25,29 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Matrikula | RN | ||
roscommoncoco.ie… |
Herriak
aldatu- Roscommon/Ros Comáin (5.693), hiriburua
- Castlerea/An Caisleán Riabhach (3.055)
- Boyle/Mainistir na Búille (2.522)
- Strokestown/Béal na mBuillí (773)
- hauetaz gain Athloneren (15.558) mendebaldeko auzoa.
Historia
aldatuIrlandar mitologiako Maeve erreginaren sorlekua da. Roscommoneko konderria berriz Erdi Aroan eratu zen, normandiarrek Connacht Erresuma eskuratu eta zatitu zutenean.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Roscommoneko gazteluaren aztarnak
- Clonalis etxea
- Strokestown Park
- Boyleko abade-etxearen aztarnak
- Key aintzira
Roscommondar ezagunak
aldatu- William Wilde (1815-1876), medikua eta Oscar Wilderen aita.
- Percy French (1854-1920), abesti egilea.
- Douglas Hyde (1860-1949), Irlandako presidentea (1938-1945).
- Maureen O'Sullivan (1911-1998), aktorea, Hollywoodeko izarra.
- Albert Reynolds (1932- ), Irlandako presidentea (1992-2008).
Iruditegia
aldatu-
Roscommoneko gaztelua
-
Boyleko abade-etxea
Hiri senidetuak
aldatuKanpo estekak
aldatu{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page