Lohja (suedieraz: Lojo) Finlandiako hiria da, hegoaldeko Uusimaa (Nilandia) eskualdean aurkitzen dena. 2017ko erroldaren arabera 46.785 biztanle ditu. Hiria elebiduna da, gehiengoa finlandieraz mintzatzen da baina suediera ere oso agerikoa da.

Lohja
Lohja
Lojo
herria
Administrazioa
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencySouthern Finland Regional State Administrative Agency
Finlandiako eskualdeakNilandia
Izen ofizialaLohjan kaupunki
Lojo stad
Jatorrizko izenaLohja
Lojo
Geografia
Koordenatuak60°15′00″N 24°04′00″E / 60.25°N 24.0667°E / 60.25; 24.0667
Map
Azalera940.16 km²
MugakideakIngå (en) Itzuli, Karkkila (en) Itzuli, Raseborg (en) Itzuli, Salo (en) Itzuli, Siuntio (en) Itzuli, Somero (en) Itzuli, Tammela eta Vihti (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria45.654 (2023ko abenduaren 31)
−1.131 (2017)
Dentsitatea48,56 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakSátoraljaújhely (en) Itzuli, Växjö udalerria, Ringerike, Skagaströnd eta Lidingö udalerria
Hizkuntza ofizialafinlandiera eta suediera
lohja.fi

Geografia aldatu

Helsinkiko metropoli eremutik gertu dago eta Finlandiako laugarren hiria da udako-etxebizitza kopuruan, 8.468 etxe hain zuzen ere[1]. Lohja aintzira (Lohjanjärvi) dauka Lohjako mendilerroaz inguratuta. "Aintziren hiria" ezizena eman izan zaio Lohjari, eta hori hartu du hiriko lelotzat Järvikaupunki - Insjöstaden (finlandieraz eta suedieraz) [2].

Historia eta ekonomia aldatu

XIV. mendetik Uusimaa mendebaldeko erdigune ekonomikoa izan da eta Erdi Aroan merkataritza asko garatu zen. Finlandian meatzaritza eta eraikuntzarako materialen industrian aurrekaria izan da, kareharriaren ekoizpenean batez ere. Nekazaritzak ere pisua izan du, barazkiek eta frutiek batez ere.

Guztia ordezkatzeko Lohjako sinboloak kareharria eta sagarra dira.

Bigarren Mundu Gerran Sobietar Batasunak gogor bonbakatu zuen Lohja Tytiri kareharri harrobia suntsitzeko helburuaz.

Kultura aldatu

Kultur ekintza ugaari antolatzeagatik da ezaguna Lohja. Urtero ehun ekitalditik gora izaten dira, aipagarrienak Udako jaialdia (Lohja Summer Cultural Festival) eta "Sagarraren inauteria" (Apple Carnival). Erdi Arotik Gabonetako merkatu tradizionala ospatzen da.

Finlandirarren Kalevala poema epiko nagusia Elias Lönnrot poeta Sammatti herrikoa zen, 2009a artean Lohjari zegokion herria zen.

Gaur egungo musikari dagokionez Sanni Kurkisuo pop abeslaria eta Reverend Bizarre metal taldea Lohjakoak dira.

Kirolak aldatu

Lohjan Pallo futbol taldea eta Lohjan Jääankat izotz hockey taldea dira aipagarrienak.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • San Laurendiren eliza: Finladiako Erdi Aroko hirugarren eliza handiena da. XV. mendean eraiki zen[3].
  • Lohja aintzira
  • Lohjako museoa
  • Udalerriaren barnean edo inguruan dauden herrixkak: Nummi, Pusula, Saukkola, Sammatti, Virkkala...

Iruditegia aldatu

Hiritar ezagunak aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Finlandieraz) HS, Veera Paananen. (2018-06-23). «Kuopio on mökkipaikkakuntien ykkönen, mutta yhdessä Suomen kunnassa ei mökkeile kukaan – Hakukone kertoo, miten oman mökkikuntasi suosio on kehittynyt» Helsingin Sanomat (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  2. (Finlandieraz) «Lohjan Kaupunki» Lohja (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  3. «RKY  ι  Kohdetiedot» www.rky.fi (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).

Kanpo estekak aldatu