Lizarragako tunela Lizarragako mendatean dagoen tunel bat da. Urbasa eta Andia mendilerroak zehazten ditu tunelak, edo errepideak, baina beste marka bat ere badauka: Euskal Herriko errepide tunelik zaharrena da: 1853 eta 1859 bitartean eraiki zuten[1], sei urte luzez. Lizarra (Nafarroa), Sakana (Nafarroa)[2] eta Beasain (Gipuzkoa) lotzen dituen NA-120 errepidean dago, eta 26. kilometroa tunelaren barruan dago. Tunelik garaiena ere bada, itsas mailatik 1.031 metrotara baitago.[3]

Lizarragako tunela
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLezaun
Koordenatuak42°52′N 2°01′W / 42.86°N 2.01°W / 42.86; -2.01
Map
Altitudea1.031 m, itsas mailaren gainetik
Inaugurazioa1859
Dimentsioak240 (luzera) m
Gurutzatzen duLizarragako mendatea
Eramaten duNA-120

Tunela

aldatu

Bertatik, Sakanako Etxarri-Aranatz, Arbizu eta Lizarragabengoa herrietatik datorren eta Lizarrerriako Lezaun herrira doan NA-120 errepidea igarotzen da. 240 metro luze da.[3]

Turismoa

aldatu

Tunelaren hegoaldeko sarbidean zegoen benta, Lizarragako benta izenekoa, eraberritu eta aterpe publikoa bilakatu dute, Lizarragako Benta Aterpea izena hartuz.[4] Horren parean, errepidearen bestaldean, Lizarragako borda taberna dago.

Erreferentziak

aldatu
  1. (2024ko abuztuaren 26a) "Lizarragako tunela. Euskal Herriko errepide tunel zaharrena". Berria. [argazkiak]
  2. (Gaztelaniaz) Lizarragako Benta – Sakana. (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).
  3. a b «Zaharrena eta garaiena» Berria 2024-08-27 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  4. «Lizarraga Benta Aterpea (Lizarragako gain-ean)» Tierras de Iranzu (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).

Kanpo estekak

aldatu