Donostiako ardagaia (Inonotus tamaricis) Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Donostiako ardagai
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaHymenochaetales
FamiliaHymenochaetaceae
GeneroaInonotus
Espeziea Inonotus tamaricis
Maire, 1938

Ezin da jan, haragia gogorra duelako.

Deskribapena aldatu

Kapela: Gaztetan zirkuluerdi samarreko formakoa eta, batzuetan, tamarizen azaletik hedatua. Gaztaina kolore horixkako gainazala du eta kolore bereko tomentu tentez estalia. Ertza glabroa du.

Tutuak: Gaztaina kolorekoak dira, 7 eta 15 mm bitarteko luzerakoak, 0,3 eta 0,5 mm bitarteko diametrokoak eta pruina zuri-krema kolorekoez estaliak dituzte.

Haragia: Hasieran harroa da; zahartutakoan, gogorra eta zurruna, arre kolorekoa.[2]

 
Donostiako ardagaia

Etimologia: Inonotus terminoa grekotik dator, ino ("zuntz", "hari") eta oûs, ōtós ("belarri") esan nahi duten hitzetatik. Tamaricis epitetoa Tamaricaceae genero tipoa den tamarixetik dator.

Jangarritasuna aldatu

Ezin da jan.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

 
Donostiako tamariz bat

Inonotus hispidus eta Inonotus rheades izenekoen antza du, eta batez ere habitatak bereizten ditu. Makaletan hazten da.

Sasoia eta lekua aldatu

Urte osoan, batez ere udaberrian eta udazkenean. Tamarizen enborretan hazten da, Donostiako Itsas Pasealekuan. Ia tamariz guztiei eraso egiten die.[4]

Banaketa eremua aldatu

Europako hegoaldea, Afrikako iparraldea, Ekialde Hurbila, Senegal, Asiako hegoaldea, Txina.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 614 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 492 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 419 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu